sábado, 1 de febrero de 2014

AZKEN AFARIA



"Nahi baino gehiagotan gogoratzen naiz. Modu obsesiboan batzuetan. Ezta kezkatu egiten naiz, kezkatzekoa baita milaka kilometrotara egon eta buruan Euskal Herria baino ez erabiltzea egun osoan. Gaixotasun bat. Hara joanda hango kontuez pentsatzen hasiko nintzela uste nuen, baina justu kontrakoa gertatu zitzaidan. Idaztera esertzen banintzen, hona nindekarten nola edo hala istorio guztiek. Eta sekula baino ugariago etortzen zitzaizkidan. Uko egiten nion haiek idazteari, seguru asko aurreiritzi ergel baten edo ustezko kosmopolitasun ustel baten ondorioz. Ordura arte izan nintzen idazleari muzin eginda, beste bat bilakatu nahi nuen, oso bestelakoa eta, horretarako, ezinbestekoa iruditzen zitzaidan atzean utzitakoa erretzea. Garbiketa antzeko zerbait, askapen moduko bat. Makina bat buelta eman nion kontu horri eta denak alferrik, etsi egin behar izan nuen arte: aurrerantzean, nahi nukeena, ez, ahal nuena idatziko nuen. Azkenean, neure buruari ezina aitortzeko kemena bildu nuenean, orduan hasi nintzen nobela idazten. Sei hilabeteren buruan osatuta neukan lehendabiziko bertsioa."


AZKEN AFARIA - Xabier Montoia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...