Bazen aspaldi euskarazko liburu batekin hainbeste gozatzen ez nuela, Joxean Agirreren ADISKIDE BAT NUEN. Bart, gainera, nik ere izugarri estimatzen dudan Flann O´Brien irlandar idazlea gogora ekarri zidan pasarte batean, begibistan dago bere eragina liburuan zehar ere hedatzen dela zinez maite ditugun idazle gehienekin suertatu bezala:
"Erdia bederen azpimarraz josia zuen, horretarako erabiltzen zituen irizpideak guztiz pertsonalak iruditu bazitzaizkidan ere. Flann O´Brien idazle irlandarrarekin gogoratu nintzen. Aberats berriek erosten dituzten liburutegietako lan irakurri gabeak eskuztatzeko taldeak proposatu zituen: eskatzen zuenaren etxera joan eta liburuak azpimarratu, orrialde ertzak iruzkinez eta oharrez bete eta eskaintzak idazten zizkieten, soldata baten truke noski. Neskarekin hitz egiteko gai polita izan zitekeela bururatu zitzaidan, eskaintza benetan barregarriak proposatzera iritsi baitzen nik hainbeste maite nuen irlandar idazle hori. Baina ez nuen burutazio horiekin aurrera jarraitzeko astirik izan, bere poltsatxoan telefono mugikorra jotzen hasi baitzen."
ADISKIDE BAT BUEN - Joxean Agirre
No hay comentarios:
Publicar un comentario