lunes, 31 de marzo de 2014

GAZTEMINA



  • Egun ikaragarri hitsa, zerua tarteka-marteka grisetik beltzera eta kalean jende eskasa, artean neguminean bageunde bezala edo, baina beti bezala hiru astetik behin, zeinen gustura nire hirian zehar lasai paseatzen, erbestean bizi naizenez gero zer nolako bizipoza hona bueltatzen naizen aldiro eta koskortu naizen kaleetan zehar noala dena hain eraldaturik somatzea, batik bat nire Alde Zaharrean aldapan gora eta behera nabilela, zer nolako aldaketa, garai berriotarako egokitzapena. Badakit kaleak inoiz baino hutsagorik daudela, negozio asko eta asko gero eta kinka larriagoan dagoela, krisialdiak hiriko hainbat arlo ezin gogorrago jo egin duela, orduko ohitura asko aldatu eto behin betiko joan egin dela; baina, gogoratu ere gogoratu egiten dut gaztetako Hertzainak taldearen kantu hura, "hau dena aldatu nahi nuke/Alferrik bizi ez naizela uste/Bainan soilik amorrua senti dezaket/Zuen kontra botatzeko", eta hara, badirudi gaurkoan kantua bera oso bestela kantatu beharrean nagoela: "hau dena aldatu bazait, baina ezin uka sekula baino aspergarriago..." Eta bai, badakit hau gaztemin hutsala, txatxua dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...