viernes, 21 de marzo de 2014

BESTE IKERJIMENEZKERIA BAT: IGOGAILUKO AUZOAK


Beste ikerjimenezkeria bat, hau oso arrunta. Igogailu barruan guztiz gizalegetsuak, atseginak, baita asko eta asko izugarri berritsuak ere, denetarik berba egiten dizuten auzokoena; baina, hori betiere igogailu barruan edo beharbada gehien jota atari barruan, zeren kalean elkar topo egiten duzunean aldiz ez baitizute ezta zu agurtzeko imintziorik ere egiten, askotan zure aldamenetik pasa egiten dira begiratu ere egin barik, berdin dio auzoko hori zure ataritik bizpahiru metrora topatzen baldin baduzu, guztiz arrotza bazintzaizkio bezala jokatuko du beti. Gauza benetan bitxia, oso, eta hau gehienetan ere zure belaunalditik beherakoekin suertatzen zaizu, gorako gehienak eskuarki guztiz gizalegetsuagoak izan ohi dira eta. Benetan ikertzeko modukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...