Handikien neurrigabekeria edo neurri errukigabekoen kontra aldarri, protesta egiteko asmotan, "txikikien" negozioak hondatzen aukeratzen duzue, beharbada negozio txikion jabeak etsaiaren aldean kokatu gurago dituzuelako, eskurago duzuen explotatzailea delakoan zaudetelako; baina, Bilboko kafetegi hau hondatu egin duzuen txoriburu malapartatuok jakin behar zenukete negozio zein enpresa txikien jabeak herri xehea ere direla, edozein langile bezain saiatu eta makilakatuak, baita zuek arbuiatzen dituzuen politika zital edota okerrek zigortuak ere, hainbat egoera edo kasutan soldatapeko langileak baino babesgabetuagoak, eta eskuarki handikion neurrigabekeriak edo neurri errukigabekoak edonork bezala gordin-gordin pairatzen dituztenak. Jabe txikiak herri xehea dira ere bai. Izan ere, familia gehienetan mota guztietako langileak egon daitezke, soldatapekoak zein jabe txikiak, edo areago, bizian zehar bietakoak izan gaitezke noiz edo noiz. Hori ahaztuta, edo guztiz okerrago, zuen kaleko dendari edo zuen etxean txapuzak eta egiten dizkizuen autonomoari eraso egiten baldin diozue, edozein motibo dela kausa hainbeste gorrotatzen omen dituzuen handikion aldean jartzen dituzue zuek zeuek. Hau, noski, gauza jakina da, kontu zaharregia.
jueves, 6 de marzo de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario