Tranbiadun hirien ajeak edo zer dela eta nire herrian beti gidatu ohi duen nire emazteak:
-Ezin asmatu zer nolako nekagarria begitantzen zaidan hiri honetan kotxez ibiltzea ditxosozko tranbiaren erruz, urduri ipintzen naik erabat eta etengabe.
-Zer ba?
-Ez al haiz konturatu?
-Bai, bazakinat apurtxo bat arriskutsua dela tranbia ez dakinala nondik azalduko kotxez joatea, baina edonola ere adi-adi gidatzearekin nahikoa dun...
-Ez, ez duk hori, esan diat ea ez haizen konturatu semaforoa gorri zegoenik.
-Bai, laztana, baina ez zegonan gorri, anbar baizik.
-Eta oraintxe bertan ezustean aurreratu zaituen kotxe hori ikusi al duk?
-Bai noski, zergatik dion?
-Barra-barra hitz egiten dualako eta ezertan fijatzen ez haizelako.
-Nolaaa?
-Ikusten? Ez al duk ikusi errepidea zeharkatzear zegoen oinetako hori?
-Baina ez dik gurutzatu!
-Berdin ziok, ez hintzatekeen fijatuko...
-Ez naizela ezertan fijatzen?
-Gidatzen duanenean ez, ala bestela zer dela eta daramaan bigarren martxa sartuta aparkalekutik irten garenetik?
-Bigarren martxa?
-Bai, baina ez ezak orain aldatu!
-Nola ezetz?
-Ezetz esan diat...
-.....................................
No hay comentarios:
Publicar un comentario