Errepidearen alde batean ikastetxe bateko haur autobusa bigarren ilaratan, bera banaketa furgoneta baten arduraduna, autobusaren aldamenean ozta-ozta aparkatu eta kalera irten orduko hamaika beribiletako turutak jo eta su ozen-ozen. Abarrotsak banatzailea geldiarazten du, harri eta zur dago, ezin du ulertu zer dela eta bere furgonetaren atzean dagoen automobil errenkadako jende andanak berari aldarrika, biraoka, bere ama laztana kakazten ari den. "Ni nire lana egiten ari naiz, ezin al dut egin nire betebeharra, sasikume aluok?". Ez zegoen modurik, banatzailea aho zabalik eta beso gurutzaturik jendetzaren aurrean, ezin sinetsirik, ez zuen deus ere ulertzen, lanean ari zen, hori nolabait bere furgonetaz gainerako berebilen pasabidea oztopatzeko, mozteko motibo franko bailitzan, bere eginbeharrak gainontzekoena bertan behera izorratzea erabat zurituko balu bezala, bera gizartean bakarrik balego bezala.
miércoles, 12 de marzo de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario