Atzo Sancloyotik etxera bueltan nenbilela eta arrastiro bezala musika klasikoa etengabe ematen duen irrati kateari adi-adi ari nintzen. Clara Schummanen pieza bat ari zen irratitik, bere senar Robertentzat propio sortutako "bariazioak". Orduantxe gogora ekarri nituen Clarak bere egutegian idatzitako hitz famatu batzuk:
"Behin edo uste izan nuen sortzeko talentua nuena, baina uko egin nion uste horri, emakumezko batek ez du konposatu behar. Gutako inor ez da egiteko gauza izan, zer dela eta nik besterik espero behar nuen".
Eta bai, amore eman zion Clarak bere berebiziko talentua jendaurrean ezagutarazteari. Egia esan, berak nahi edo agindu bezain gehiago konposatu egin zuen. Hala ere, bere senar Rober Schumman musikagile famatua izan zen Clararen lan asko eta ikaragarri ederrak jendaurrean interpretatu egin zituena, gehienetan harenak bailiran.
Orduan ere, Clararen istorioa behin gogora ekarrita, eta honekin batera bera bezalako beste emakume konposatzaile batzuena ere bai, Fanny Mendelsshon, Alma Mahler, Nannerl Mozart, besteak beste, eta Robert Schumman pianoaren aurrean eserita eta ezin maisuago joka ari zen bere emaztearen atzean irudikatutakoan zera asmatu nuen: bizkarroi hitzaren errotiko esanahia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario