jueves, 6 de marzo de 2014

NOLATAN?



-Nolatan koalizio gobernu bat egingo duzu sozialistoekin hauek zure aurreko gobernua etengabe eta errukigabe larrutu eta gero?
-Baskoak, baskoak datozelako Nafarroaren jabe egiteko asmotan!!!!! 
-Nolatan kobratu al zenuen, Yolanda andrea, hainbeste dietetan deus egin gabe, bilkuretan parte hartze hutsagatik?
-Baskoak, badatozela baskoak, erne-erne, Nafarroa menperatu eta Espania zatitu nahian ari dira!!!
-Ondo ba, dietena ezta batere etikoa, baina bai ordea legezkoa...
-Dirua itzuliko dut dena dela...
-Nolatan hondatu zen CAN delakoa?
-Baskoak, badatoz baskoak beste behin!!!!
-Nolatan zure Ogasun Sailburuak bezero zituen enpresa batzuei laguntzeko datuak eta eskatu egin zizkion inspektore buruari? Nolatan mesede egin diezue zuen sokako hainbat eta hainbat zergaduni?
-Hori izan zen tratu humanitario hutsa, etxekoei propio laguntzearren gurea nafar hiritarrongandik gertu-gertu dagoen administrazio bat delako...
-Baina ez al dakizu hori ustelkeria mota bat denik?
-Baskoak, badatozela baskoak!!!

*Baskoak, jakina, ez ziren sekula heldu, baskoak, baskoiak, bazeuden bertan Tito Livio, Estrabón, Plinio y Claudio Ptolomeoen garaietatik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...