"Nire ama hizkuntza euskara izan zen, eta galdu egin nuen. Baina, nire zirkunboluzioaren batean euskara dago, eta orain klaseak ematen dizkidate, Oso ikasle txarra naiz, hil aurretik euskara eta ingelesa oso ongi ikastea nahiko nuke"
Iñaki Azkuna
-Baina nolatan alde egin duzu hildako pertsonai horren alde?
-Ba, egia esan, estimu handia niolako.
-Horri? Baina ez al zenekien zer pentsatzen zuen hauen, horien edo haiei buruz, zer esan edo egin zuen hauen, horien edo haien kontra edo alde? Ez al dakizu nortzuekin zegoen, zer nolako zaletasunak zituen, zer nolako zakarra zen gainerakoekiko, zer nolako harroputza, handiustekoa, atzerakoia eta abar zen, ez al dakizu zuk maite dituzun hainbat gauza berak mesprezatzen zituena, ez al zenekien printzipioz eta ia legez gorrotatu behar duzun hiriko alkatea zena?
-Bai, banekien hori guztiori, eta?, nire lagumin gehienek nik ez bezala pentsatzen dute eta hala eta guztiz ere, edo agian horrexegatik ere, bihotz-bihotzez maite ditut.
-Bai, baina zuk ez zenuen gertutik ezagutu, ez zenekien nolakoa zen egiatan.
-Ez eta gogorik ere, nik pertsonaia ezagun dut, besterik ez dut behar, eta horren arabera juzgatzen dut, noski, hain tipo xelebrea, baliteke apurtxo bat aldrebesa ere, izanda bere hirikide gehienek maite zutelako.
-Hori ote da tipo xelebreak eta aldrebesak maite dituzulako.
-Seguru asko, norbaiti estimu baldin badiot, aurki, hori da gizakume libre eta batik bat umoretsua bere argilun guztiekin, bi gauzok bat bakarra ez baldin badira, jakina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario