jueves, 23 de febrero de 2017

ETAk zapuztutakoa





2017-02-23 / Txema Arinas http://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/001/2017-02-23/etak_zapuztutakoa.htm
D
uela sei artikulu iragarri nuen: «Laster sari parrastada bat jasoko du, alafede». Izan ere, Fernando Aranbururen Patriak bere aurreneko saria jaso du, Umbral Fundazioak ematen diona, hain zuzen; «Euskadi eta Espainiako XX. mendearen azken partea ulertzeko balore historiko handiko lekukotza bezala iraungo duen kronika literario sendoa». Edo nik delako artikulutxoan aurreratu bezala: «Aranburuk euskal gizartearen iragan hurbilari buruzko nobela erabatekoa idatzi duela diote. ETAri buruzko folletoi handia non aldez aurretik zekizkiten edo sumatzen zituzten egia eta ez-egia guztiak sartzen diren. Egia esanda, Patria erdal irakurlegoak aspalditik esperoan zuen nobela erabatekoa, behin betikoa, dela uste dut». Hartara, Donostiako Hontza liburu-dendako Ramon Tatiegik El Pais egunkarian esandakoa Patria folletoiaren arrakastaren harira: «Badira zenbait urte, euskaraz batik bat, euskal gatazkari buruzko liburuak argitaratzen direla. Badira Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Jokin Muñoz eta beste, indarkeriaz zein bere ondorioez interesatu direnak. Halere, ez zaizkio heldu beharreko jende guztiari heltzen». 

Nola da posible erdarara itzulitako euskal idazleok hain predikamendu eskasa izatea, Patria goresten duten kritikarien lelo nagusia «espainiar gizarteak euskal gatazkari buruz esperoan zuen nobela» izanda. Zergatik ez dute erdal irakurlegoaren egarri hori asebete? Hain gaizki edo motz egin al dute? Gaizki ez, baina baliteke motz, motzegi, batez ere Patria bezalako folletoi baten premia zutenendako; euskal gatazkari buruzko aurreiritzi zein ez-egia guztiak sendotze aldera. Izan ere, baliteke euskal idazleok erdal irakurleei eskaintzen zieten ikuspuntua zerbait ezezagun eta desatsegina, inon eta inori ez aditutakoa, ezagutaraztea; besteak beste, euskal idazle hauek barrutik idazten dutelako, hau da, kanpoko askorendako Piztia denaren oso gertutik, haren ondoan hazi eta bizi direlako, aspalditik atzerrian bizi den idazleari ez bezala, egunerokoa zaielako. Aranburuk berak bere nobelan erakusten digun herri euskalduna bezalako herri batean jaio eta bertan agertzen diren pertsonaiak bezalako hainbat eta hainbat pertsonaiarekin koxkortu direlako, hain zuzen.

Delako Piztia ETA da, noski; baina ez da bakarra. Egia esan, badago geografikoa baino metaforikoagoa den Madril aldean ETA bezain gaiztoa den beste Piztia bat, hein handi batean aurrekoaren erruduna baita: euskal abertzaletasuna edo nazionalismoa (Madril metaforiko horretan nazionalistak betiere gainerakoak dira eta). Gauzak horrela, nola fidatu euskal nazionalismoarekin zerikusirik, edo gutxienez zein ustez haren kutsurik, duen orotaz? Eta zer da Madril metaforiko horretan euskal nazionalismoarekin gehien, hots, doi-doian inkontzienteki, elkarlotzen dena? Euskara, jakina, eta honekin batera euskalgintza ia osoa. Euskara da abertzaleen —hitz guztiz madarikatua RAEko hiztegiari erreparatuz gero— tresna eta aitzakia euren helburuak lortze aldera. Hortaz euskararekin zerikusirik duen oro susmagarria omen zaie izatez. «Begira bestela Garzonek itxi zien euskarazko Egunkariari». Berdin zaizkie gorago aipatutako euskal idazleen arteko aldeak, desadostasunak, eta egiazko abertzaleak diren ala ez ere, hau bezalako asuntoetan ñabardurak ere susmopean omen daude Piztia tartean baldin badago.

Nola izan da posible tamainako destaina? Espainiar eskumaren aldetik guztiz esperotakoa zen, bai noski; baina, euskaldunak ez al ginen ezkerreko edo pentsaera zabaleko espainiar jendeak estimatuak, baita hainbat gauzatan inbidiatuak ere? Agian bai, baina urteak aurrera joan ahala ETAk dena zapuztu zuen eta Madril metaforiko horretan Gerra eta Trantsizioaren aurretik biziki erdeinatzen zituzten txapelgorriak izatera bueltatu ginen ñabardura barik.

martes, 21 de febrero de 2017

EUGENESIA


-Oso, oso gogorra izaten zara nire amarekin.

-Oso gogorra? Baina zuk zeuk aitortzen didazu zure ama berebiziko egozentrikoa dela, ez duela gainontzekoekiko inolako enpatiarik erakusten, aldamenean dituen guztiei hitzez eta ekintzez min egiten diela etengabean eta usadioz, gainerakoekin komunikatzeko problema larriak dituela ez baitzaio batere interesatzen besteek esaten diotena, edota gizalege guztiak bost axola zaizkiola beste batzuekin dagoenean gogoan duen oro egiteko eskubidea duelakoan bizi baita, edozein huskeriagatik asaldatzen dela eta inguruan duen oro kontrolpean izaten saiatzen dela kosta ahala kosta, literala ez den edozein hizkera ulertzeko gai ez dela, edota...

-Eta esango banizu gaixo dagoela, horiek direla Asperge sindromearen sintometariko batzuk?

-Orduan gogora letorkidan aurreneko hitza: eugenesia...

UN MICO EN BICI



De pequeño, y como a casi todos los críos de mi época, me encantaba montar en bici. La primera que tuve fue un regalo de mis tíos de Venezuela, no recuerdo si me la trajeron de allá o era una BH; no hay nada más vitoriano que una BH. Al principio iba con ruedas de apoyo, hasta que mi padre decidió que ya era hora de andar en condiciones y me llevó una tarde a una plazuela que había en la calle Beato Tomás de Zumarraga paralela a la Avenida Gasteiz donde vivíamos. Allí recuerdo temblar mientras mi padre le quitaba las ruedas de apoyo a la bicicleta; creo que aquello y la siempre hipotética operación de fimosis fueron los desvelos más importantes y constantes de mi infancia. Ya sin las ruedas de apoyo y montado a la bici sólo quedaba echar a andar. En realidad era mi padre quien me empujaba para que tomara impulso. El resultado era siempre el mismo; me mantenía en línea durante los primeros metros y ya a mitad de trayecto empezaba a inclinarme hacia el asfalto para acabar estampándome inexorablemente sobre él. Y así no sé cuántas veces de seguido, tampoco las que insistí a mi padre para que lo dejáramos, que no había manera, nunca aprendería. Eso hasta que en una de esas, a saber cuál, mi padre harto de mis lamentos y lloriqueos, y supongo que todavía más de ver cómo se sucedían las patéticas estampas de su hijo mayor flaqueando sobre el sillín antes de ir a parar al suelo para regocijo de la chavalería del barrio y sus progenitores, agarró la parte trasera de la bici y, tras proferir uno de aquellos sonoros cagüendioses con los que parecía paralizarse el mundo a nuestro alrededor, me empujó con tal fuerza que yo ya no paré de dar vueltas en bici hasta que tuve uso de razón y me cambié a un vehículo con motor.

Daba vueltas en bici todas las tardes alrededor de nuestra manzana, por las trochas y veredas abiertas en la campa que hoy ocupa el Palacio Europa, por los alrededores del Seminario, a veces incluso más allá de San Martín y Txagorritxu, llegar hasta el parque de Arriaga y volver era la mayor proeza que podía hacer en bici siendo un mico. Lo hacía sobre la acera porque apenas había cumplido los seis años y hacerlo sobre la carretera se me antojaba un suicidio. Eso hasta que una de esas, yendo como loco por la acera de debajo de mi casa, al ir a cruzar la esquina donde todavía está la Brasileña, me llevé por delante a la abuela de Amurrio, un compañero del cole, el cual además nunca supe si era familia más o menos lejana de mi abuelo y era por eso que había tan mala intención en aquella señora hacia mi persona, algún asunto de tierras, herencias mal repartidas o vete a saber qué. El caso es que la vieja me retuvo la bici amenazándome con llamar a los municipales, amenaza que no hizo sino acentuar mi enojo ante la sarta de improperios que me llevaba ya un rato profiriendo, por lo que ni corto ni perezoso le arrebaté de golpe la bici de las manos provocando casi que fuera a parar de nuevo al suelo. Se ve que la señora me la tuvo jurada desde entonces, porque me recuerdo obligado a escupirla a la cara un día a la salida del cole que, a saber con qué motivo, que no lo sé, se lanzó sobre mí cogiéndome de una oreja. Por suerte también recuerdo que mi madre me sacó la cara desde el primer momento y hasta creo que prometió también escupirla ella misma a la cara si volvía a ponerme las manos encima.

Ya más crecidito seguía utilizando la bici los sábados a la mañana para hacer excursiones por los alrededores de la ciudad en compañía de varios amigos del cole. Nuestro destino preferido era llegar hasta la cueva de los Goros en las inmediaciones de Huetos. Eso era así porque la carretera de Astegieta todavía era de las menos frecuentadas y podíamos ir en grupo sin temer ser arrollados constantemente por algún vehículo. Sin embargo, el recorrido más atrevido y ambicionado solía ser ir hasta el santuario de Estibaliz por la vieja carretera que partiendo del polígono de Uritiasolo conducía hasta la aldea de Otazu y de allí se desviaba hasta la de Askartza para luego llegar hasta Argandoña desde donde se sube al cerro de Estibalitz. Evoco con especial cariño ese itinerario porque para mí es uno de los parajes más hermosos de los alrededores de mi ciudad, sobre todo yendo en bici, esto es, subiendo y bajando lomas con la Llanada siempre en el horizonte y a un lado los Montes de Vitoria, prácticamente a mano, y la sierra de Elgea ya a lo lejos al otro. Me recuerdo inmensamente feliz durante aquellas excursiones mañaneras en las que, una vez alcanzando el objetivo, solíamos dar buena cuenta del hamaiketako preparado en casa y los tragos de agua fresca en la fuente de turno. Lo que ya no me gusta tanto rememorar fue aquella excursión del colegio de todos los años por mayo, sí, de las de "...con flores a María", hasta el santuario de Estibaliz en bici. A buena hora se le ocurrió a alguien hacerla en bici para ahorrar el autobús o por lo que fuera. A buena hora porque yo siempre he estado gafado para eso de las excursiones del cole, que cuando no se me olvidaba la mochila en el autobús y me quedaba sin pitanza a la orilla del pantano de Uribarri-Ganboa, se me llevaba la marea otra mochila con la cámara de fotos recién estrenada que me habían regalado mis padres para mi cumple en una excursión a la zona de Urdaibai. Y como esas... pues aquel día tampoco iba a ser la excepción, que fue divisar la aldea de Argandoña y comprobar estupefacto cómo se me salía la cadena de la bici. De modo que me quedé ya no sólo desgajado del pelotón sino también completamente solo en mitad de la carretera a Estella e incapaz de colocar la maldita cadena. No me quedó otra que volverme andando hasta Vitoria por el arcén, o lo que es lo mismo, loma arriba y abajo bajo un tímido sol de primavera tirando de la bici con las manos en el manillar.

Todo esto y más, pero de escribirlo no acabaríamos, me ha venido a la cabeza hoy que mi hijo mayor tenía programada en el cole una salida en bici y a la que no ha podido asistir porque no tenía bicicleta que llevar a clase. Digamos que es más de maquinitas, o mejor no digamos nada porque una cosa es hablar de uno mismo más o menos sin pudor, y otra de los que me rodean. Eso y que tampoco pasa un día en el que no me acuerde de mi padre, no.

miércoles, 15 de febrero de 2017

HEROIAK ALA GAIZTOAK



Piratak ala segun nondik ikusita zuri guztiak ez dira irin:

1.- Pedro Agirre donostiar pirata, "Ezkila kapitaina" edo "Campanario" izenaz ezaguna zena, XVI. eta XVII. mendeetan bizi zen. Espainiako Felipe II.a erregeak 1588an Ingalaterra erasotzeko "Jornada" izeneko kanpainan mutil gisa aritu zen hasieran.[1] 1588an armada horretako ontzi baten agintera iritsi zen, baina ontzi hori hondoratu egingo zen geroago. 1623an korsuan hasi zen San Pedro izeneko patatx erako itsasontzian, hainbat ontzi holandarren aurka eraso joz. Itsaso eta gerrako kapitain izendatu zuten 1624an, eta bere lapurreta eta harrapaketa-ekintzetan jarraitu zuen. Frantsesak bila ibili zitzaizkion egin zituen hainbat gehiegikeriengatik.

2.-Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez Le Coursic (euskaraz "Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe. Bere balentriei esker titulu asko lortu zituen. Bestalde, bere trebetasunak bataila aunitzetan gailentzen lagundu zion: Behin nederlandarren kontra, hauek ehun gizon galdu zituzten bitartean, Suhigaraitxipik, ordea, soilik bost galdu zituen.

martes, 14 de febrero de 2017

LOS ENEMIGOS DE LA RIQUEZA




De modo que Pablo Echenique ha sido elegido como número dos en el Consejo Ciudadano de Podemos, por encima de Íñigo Errejón. Pues bien, he aquí un tipo que en su momento propuso una tasa del 95% por ciento a los muy ricos. Y claro, llegados a este punto no sólo toca preguntarse quiénes son los muy ricos para Echenique, sino sobre todo en razón de qué se le quita ese 95%, es decir, prácticamente todo a los ricos. ¿Es un castigo por ser "muy" rico? Porque servidor entiende una fiscalidad progresiva donde los que más tienen aporten más, y sobre todo una fiscalidad seria que no permita a esos muy ricos la ingeniería financiera que les permite escatimar lo que deberían pagar porque al final a Hacienda sólo le sale a cuenta fiscalizar con el debido rigor a las clases medias. Sin embargo, una tasa del 95% es una requisa pura y dura que castiga al "muy" rico por el solo hecho de serlo, no por no cumplir con sus obligaciones fiscales, laborales, ambientales o lo que sea, no, es una tasa a la riqueza como si ésta fuera algo pernicioso por principio. En consecuencia, si un español quisiera hacerse rico con un Gobierno de Podemos y Echenique en el lugar de Montero, simple y llanamente debería irse fuera. 

Se mire por donde se mire es una verdadera chuminada que además manda un mensaje tan claro como nocivo para los hipotéticos emprendedores del país: "No lo intentéis, no vale la pena el esfuerzo, el gasto, si queréis hacer fortuna no lo vamos a permitir: que emprendan otros..." 

Y claro, te pones a pensar sobre los motivos que anidan en la mente de Echenique, y los que le secundan, para proponer semejante despropósito, y no te queda otra que convenir que te encuentras con la enésima encarnación del enemigo del comercio al estilo del Nazareno emprendiéndola a hostias contra los mercaderes del Templo. Lo cuenta muy bien Antonio Escohotado en su trilogía inconclusa, Los Enemigos del Comercio. Siglos de iluminados con sus utopías redentoras a cuestas que determinan que la razón de todas las injusticias e inequidades que asolan al género humano no son los abusos y perversiones de las leyes del libre comercio, la impunidad de los poderosos para saltárselas a la torera, esos que levantan muros de todo tipo a la libre y justa competencia y/o institucionalizan oligopolios como el que padecemos con las eléctricas, sino el comercio en sí mismo. Porque si odias la riqueza odias el comercio que la hace posible. Los muy ricos te podrán parecer unos frívolos, horteras, egoístas, despiadados, detestables según el caso por su actos, incluso de otro planeta distinto a nuestro o lo que sea según el cúmulo de prejuicios de cada cual, pero mientras no se demuestre que lo que tienen se lo han ganado de forma ilícita, tienen tanto derecho a acumular bienes como tú o tus padres a querer progresar en la vida mediante el esfuerzo en el trabajo e incluso con el concurso milagroso de un boleto de Lotería, por qué no. Por eso el odio al rico por el solo hecho de serlo revela una mentalidad resentida y envidiosa cuya alternativa para el mundo tal como lo conocemos sólo puede provocar los mismos escalofríos que uno se lleva cuando repasa en qué dieron todos los mesianismos redentores del pasado hasta nuestros días con su odio al comercio y aparece Pot Pol al fondo o cualquier otro por el estilo. En fin, que todo suena a viejo, pedestre en grado sumo y sobre todo perecedero, a cristianos primitivos esperando el advenimiento de los bárbaros.

jueves, 9 de febrero de 2017

MOZORROAK



Atorrak, Markitos, Kotilungorriak, Zamaltzain, Erraldoitxoa, Hartza, Mamoxarroak, Ziripit eta Miel Otxin, Joaldunak, Zakuzaharrak, Momotxorroak, Kaskaboboak eta abar eta abar. Emango luke euskaldunek euren gorputzak mozorratzea oso atsegin dutela, bai. Halere, beldur naiz gustokoen dituzten mozorroak oso bestelakoak diren, eta ez gorputzak mozorratzeko hain zuzen, euren buruak baizik: inor baino aurrerakoiagoak", " inor baino solidarioagoak", "inor baino esku/buruzabalagoak", "inor baino jatorragoak", "inor baino serio eta beharginagoak", "inor baino ausarta eta zintzoagoak", "euskaltzaleak"...

martes, 7 de febrero de 2017

DE ESTÉTICA Y ÉTICA



Dejando a un lado mi opinión personal sobre el pupilo de Jordi Pujol y la repentina conversión de la derecha nacionalista catalana del 3% al independentismo, incluso mi convicción de que la independencia de Cataluña sería la puntilla a la contingencia de una España verdaderamente plurinacional que obligaría a otros territorios a replantearse su futuro con los consiguientes conflictos de todo tipo, hay que reconocer que en la vida a veces la estética supera a la política, la ética, la hermenéutica y casi que a todo lo que acabe en "ca". Qué otra cosa puede pensar uno si repara exclusivamente en la puesta en escena del juicio a Mas y sus colaboradores viendo que los miembros del tribunal que los juzga por desobediencia al Estado Español se dirigían a estos en castellano y eran respondidos en catalán. Pues que, por mucho que se lleven las manos a la cabeza los bienpensantes de turno, esto es, los de "los nacionalistas siempre son los otros...", la cosa tenía un inconfundible aire de juicio colonial, sí, en plan tribunal inglés juzgando rebeldes irlandeses en Dublín, o jueces franceses a argelinos del FNL, tribunales zaristas o soviéticos a patriotas finlandeses, polacos, chechenos, ucranios, moldavos, georgianos, armenios, lituanos, estonios..., e incluso al tribunal español que condenó a muerte en Manila al líder independentista tagalo José Rizal. Claro que exagero, siempre lo hago, de eso se trata, lo que sea para tocar un poco los cojones al estirado e insufrible "hiperdemócrata-ciudadanodelmundo-siempreelpaísbajoelbrazo" de turno.

Por lo demás, subrayar el contraste cada vez más llamativo que existe entre la cobertura mediática de la plana mayor de la prensa española sobre el tema de Cataluña, esto es, todos a saco contra el independentismo como si fuera la mayor aberración que se puede cometer contra la especie humana, no contra la española, no, sino contra la humana, y la de la prensa internacional en la que abundan los temas de opinión (Le Monde, Liberation,The Guardian, NY Times, La Reppublica, Frankfurter Allgemeine, Expresso...) donde se preguntan por los extraños arcanos que hacen imposible que lo que es posible en el Reino Unido, Canadá, Suecia y otros países de probada trayectoria democrática, no lo sea en España siendo el problema prácticamente el mismo. Spain is different, sí, claro, esa es la coartada, que la Constitución que hemos hecho para impedir que suceda una cosa prohíbe que suceda esa cosa y sanseacabó. Esa es la consigna, el mantra a repetir mil veces a lo largo del día en toda tertulia o artículo de opinión. Y como muestra un botón, el desquiciado artículo de Lluis Basset de ayer en El País, cuyo argumento principal para rebatir el independentismo catalán era "Si no es legal, no es democrático", y del que casi huelga decir que le salieron al momento recordando casos como el de Rosa Parks cuando fue arrestada por haber violado las leyes segregacionistas de la ciudad de Montgomery al no querer ceder su asiento a un hombre blanco en un autobús, y así por extensión toda protesta contra leyes consideradas injustas por la minoría de turno en estados presuntamente democráticos. Pues eso, que sigue sorprendiendo que toda la estrategia para convencer a los catalanes de que no se decanten por la independencia, lejos de aludir a lo positivo de la convivencia en común, a lo que nos une de verdad en lo personal, cultural, histórico, económico, etc, a rebatir democráticamente el proyecto independentista y contrastar con datos muchas de sus aseveraciones, parezca dirigida en exclusiva a la amenaza judicial, el tabú constitucionalista, el juego sucio mediático, la bravuconada militarista o casi, y todo por el estilo. En fin, nada nuevo bajo el sol de esta unidad de destino en lo universal, nada que no parezca ser una de sus más acendradas constantes históricas, revisen si no la prensa española de la década final del XIX en lo referente al problema de Cuba y Filipinas, las semejanzas en el tono y la argumentación son tantas que sólo pueden provocar escalofríos, porque hoy como ayer hay un algo de insoportable prepotencia neo/pseudo/post-colonial, o como se le quiera llamar, en ese "meter en cintura a esos paletos e insolidarios catalanes con todo el peso de la ley" que salta demasiado a la vista.

sábado, 4 de febrero de 2017

SOLICITUD DE AMISTAD



Vaya por Dios. Después de haber rechazado "cienes" y "cienes" de solicitudes de amistad por parte de supuestas féminas de todas las edades y pelajes, sobre todo esto último, que se me presentaban de las formas más sugerentes habidas y por haber en sus fotos del perfil de feisbuk, así como en las de su muro, a destacar ombliguitos con piercing y escotes adolescentes del tamaño del que lucía Sofía Loren (rechazo motivado, tanto por mi sospecha de que detrás de la pava exuberante e hipermaquillada de turno sólo podía hallarse un avieso hacker de esos que sacan hasta el número de talla de tus gayumbos, como por un reflejo instintivo de devoto marido que sólo tiene ojos y... para su santa, resulta que ahora me pide amistad Ragnar Lodbrok. ¿Y cómo hago yo ahora para negarme a dicha petición de amistad? Porque a ver quién me asegura que este no es el perfil feisbukero del verdadero Ragnar Lodbrok, por muy héroe vikingo a medio camino entre el mito y el personaje histórico que fuera, que de qué me tengo que creer yo que muriera hace ya 1152 años tras ser capturado por el rey sajón Aella de Northumbria y arrojado a un pozo con serpientes venenosas. Las leyendas no mueren nunca. Y si hay una con la que me gustaría contar entre mis amistades de feisbuk esa es la de Ragnar Lodbrok, pedazo de vikingo que poco a poco, a lo "sefmademan" nórdico, vamos, a hostia limpia, consiguió llegar desde lo más bajo al trono de Suecia, Noruega y Dinamarca. El primero en echarse a la mar para algo más que pescar arenques, que asoló las costas de toda la Europa atlántica, que puso los cojones por corbata a todos los reyes sajones de Inglaterra, "a furore normannorum libera nos domine!", y que si no saqueó París fue porque le vino mejor que le pagaran en metálico (danegeld) para volverse con sus vikingos por donde habían venido; y luego dile bárbaro, salvaje, que sería pagano pero no tonto, de hecho he ahí todo un emprendedor que sabe calcular el margen entre gastos y beneficios. Anda que no tendría pocas cosas ni nada que preguntarle a Ragnar, en especial a ver si con el tiempo no se arrepintió de abandonar a la pequeña pero matona Lagarta, pura voluptuosidad escandinava, para casarse con la fría y estirada Aslaug por la cosa esa de prosperar matrimoniando con alguien de mejor familia y posibles como todo nuevo rico que se precie. Eso y que a ver cómo podía aguantar en casa con cuatro hijos, cada cual más tarado y cizaña que el otro. Y luego, por supuesto, cada madre a lo suyo, malmetiendo todo el rato; que si el mío tiene que ser el sucesor porque es el primogénito..., pero el mío es de sangre real y el tuyo de porquero... No me extraña que el hombre estuviera deseando que llegara el verano para echarse al mar con la escusa de la temporada del pillaje y tal. Menudo papelón tenía el hombre en casa, de ahí esa mala hostia con la que desembarcaba cada vez que su drakkar arribaba a una costa de cristianos. Cómo para no ponerte a repartir mandobles a diestro y siniestro, y encima a unos tíos que a la que te descuidabas te salían con lo de "amaros los unos a los otros como... "; ¡anda y dale con el mango en toda la frente, a ver si se calla, jodidos frailes!, ¿dónde guardas las reliquias? En fin, que sí, que seguro que también es un anzuelo de esos para que con la emoción vaya y caiga en las redes del hacker de turno. Pero oye, si por amistades de feisbuk se trata, anda que no las hay poco raras y hasta tan de fantasía o más como la de este caudillo vikingo. Eso y que no me lo iba a pasar poco bien ni nada con el guiri este a tenor del saque que parecían tener también los suyos, que menudas farras se pegaban por Odin, Thor y todo lo que tu quieras, majo. De hecho hasta podiamos quedar con otro vikingo de Donosti a darle duro ahí a la hidromiel, al zumo de cebada fermentado e incluso al txakoli de Getaria -a mí el de la zona de Ayala y alrededores es que me da mucha acidez, se ve que le da poco la brisa marítima-, y ya luego si eso echarnos a la mar para abrir nuevas rutas de saqueo o lo que se tercie. Peor que otras veces no iba a ser, desde luego que no.

jueves, 2 de febrero de 2017

EUSKAL GATAZKA EUSKAL LITERATURAN ETAREN BIKTIMEN IKUSPEGITIK


(GRAND PLACE aldizkarian argitaraturiko artikulua: http://revistagrandplace.com/site/?p=422)



Euskal Gatazkaz ari garela, gure historia garaikidearekin erabat lotuta dagoen egoera bat etortzen zaigu gogora, hau da, ETAren terrorismoaren ingurukoak oro, zein honen kontra suertatutako erantzunak eta euskal gizarteak pairatutako ondorioak oro. Euskal Gatazka, aspaldi Fernando Aramburu donostiar idazle erdaldunak aldarrikatu zuenaren kontra, orduan hautsak polito harrotuz, euskal literaturan dezente jorratutako gaia da. Orain bai, nolatan jorratu dute euskal idazlerik gehienek? Edo are zehatzago esanda (tamalez gauzak horrela baitira gizarte batek bizi duen gatazka baten barruan, edota hori delako gai honen muina azken buruan), ETAren alde edo kontra jorratu dute? Halere, dikotomia maltzur honi erantzunik eman baino lehen zera esan behar genuke, euskal gatazkari buruzko gogoeta gehienak beranduxe egin direla. Literatur kritikaz ari naizela azpimarratu behar ditut beraiek, fikziozko idazlanak aldiz egon badirelako, nahikotxo gainera. Izan ere, eta argi eta garbi esango dut, nik ezin dut gogoratu euskal literaturak delako euskal gatazkari buruz izandako jarrera edo idazkerari buruzko inolako taxuzko azterketa edo kritika-artikulurik ETAk armak utzi baino lehen, ez behintzat terrorismoaren urterik latzenetan, hots, ETAren indarkeria borborka zegoela. Baliteke nik ez dakidan literatura irakasleren batek zer edo zer gaiari buruz idatzi izana eta auskalo zer dela eta inolako eraginik ez izatea edo oso berandu arte ezagutu ez izana,  Joseba Gabilondok 1998 urtean AEBetako aldizkari espezializatu batean, Arizona Journal of Hispanic Cultural Studies 2-an, ingelesez publikatu zuen artikulua bezalakoa eta gurera euskaraz bere Nazioaren hondarrak liburuan 2006 urtera arte heldu ez dena. Badirudi ere Euskal Gatazkari buruzko literatur kritika lan guztiak oraintsu agertu direla 2011ko urriaren 20az geroztik, hots, hainbat talde edo alderdik azken hamarkadotan euskal gizarteak pairatutako indarkeriaren gaineko gogoeta sakon eta zintzoa egiteko aldarrikatzen duen kontakizun auskalo norainoko ofizialaren parte bezala edo.

Badirudi baina ez dta egia, Beñat Sarasola kritikariak 2009ko otsailaren 15ean oso lan interesgarria idatzi baitzuen ARGIA aldizkarian,  Oinazea letraz janzteko manerak izenekoa, non hainbat euskal idazle edota kritikariren iritziak jasotzen baitzituen “nola islatu du euskal literaturak euskal gatazka?” lelopean. Ezer baino lehen Sarasolak aitortzen zuen nik gorago nabarmendutakoa: Azken urteotan presentzia nabaria izan duen gaia izanagatik, ez da oso aspaldian euskal literaturan eta euskal gatazkaren erlazioaren inguruan hausnartu eta idazten dela. Edonola ere, Sarasolak lehenago agertutako idazlan urrien berri ematen digu, besteak beste EHU-ko estetika irakaslea den Mikel Iriondok 2003ko urte bukaeran “Bitarte” aldizkarian argitaratutako Arte y violencia en el País Vasco izeneko artikulua, “bortizkeria terrorista” euskal artean –eta tartean euskal literaturan– nola landu den aztertzen zuena. Sarasolak berak nabarmendu bezala, Iriondoren artikuluaren ideia nagusia euskal arteak “biolentzia terrorista” azaldu eta lantzeari bizkarra eman diola da. Egon, egon badira salbuespenak, noski, Mikel Iriondok Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro (1976) eta Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean (1993), biok ostera oso etsigarriak estetika irakaslearen ustez, indarkeriaren gaiaren muina behar bezala jorratu ez baitzuten, hau da, ETAren indarkeriak eragindako kalte eta mina oso azaletik baino aipatzen ez zituelako eta betiere etakideen ikuspegitik. Bestela esanda, orduko euskal literaturaren adibide bakanok ez dute ETAren indarkeria hura behar bezala gaitzesten euren ikuspegia funtsean nazionalista baita, hau da, Joseba Gabilondok bere 1998ko artikuluan euskal literaturak delako gatazka tradizionalki zein ikuspegitatik jorratu duen salatzen zuenarekin bat egiten dutelako: “testuinguru politikoa medio, terrorismoak funtzionatzen du ‘gu’ (euskaldunak) eta ‘haien’ (espainiarrak) kontra definitzen gaituen/dituen indikatzaile nazionalista bezala”. Hala ere,  Sarasolari ez zaio oso interpretazio egokia, zuzena, begitantzen, hortaz, beste euskal kritikari edo idazleren hitzak baliatzen ditu Gabilondo zein Mikel Iriondo irakasleen salaketak nola edo hala epeldu edo agian errotik ezeztatzearren.

Sarasolak mahai ingurura dakartzan kritikari eta idazle hauek Iban Zaldua, Itxaro Borda, Ignazio Mujika, Iratxe Retolaza eta Mikel Soto ditugu. Ez ditut euskal literaturaren pertsonaiok arduratzen gaituen gaiari buruz azaltzen duten oro banan-banan esango, ikaragarri luzea egingo bailitzaiguke, baina bai ordea hitzik aipa/adierazgarrienak:
Iban Zaldua:  “Kontua da, noizean behin arinki esaten denaren kontra, egon badagoela gatazkaren inguruko langintza literario bat, poliedrikoa eta, nire ustez, bizi dugun egoera irakurtzen laguntzen diguna, hein handiagoan edo txikiagoan”
Itxaro Borda: Abertzale mundutik kanpo diren idazleek dute gaurko gatazka aipatzen; eta abertzale munduan direnek dute 36ko sarraskia aipatzen, bata bestearen etsai balira bezala.
Ignazio Mujika: Ez daude bi lubaki, euskarazko idazleena eta erdarazkoena. Lubakiak baldin badaude, ez dira hizkuntzarenak. Hizkuntzak beti ematen dio zerbait lanari, transmisio bidea baino gehiago da, baina uste dut euskaraz ikuspuntu ugaritako lanak idazten direla. Proportzioa diferentea dela? Beharbada bai, baina hori soziologoek esan beharko dute.
Iratxe Retolaza: Uste dut, orokorrean, euskaldun direnen gizartean bizipen batzuk daudela, hizkuntzak eragiten duela gai batzuetara hurbiltzeko. Argi dago ikuspuntu politiko batzuetan euskara ez dagoela presente; orduan, literaturan, literaturan ikuspuntu horietara gerturatzea euskaraz… Bere horretan errealitateak ekartzen duen ondorioa dela uste dut.
Mikel Soto: Gainera, gai honek dauzkan ertzak aintzat hartuta esango nuke kontu kitatze pertsonal asko egon direla eta horrek eztabaida sustatu duela, baina ez zentzu onean. Esango nuke pertsonaletik ekiteak eztabaida posiblea desitxuratu eta banalizatu duela.

Denetarik dugu, nire ustetan euskal literaturaren delako gatazkarekiko epeltasunak zuritzeko aiko-maikoak gehien bat, noski. Izan ere, leloa ezin da ageriagorik izan: euskal literaturaren begirada poliedrikoa da, edo bestela esanda, segun zein lubakitan zauden ikuspegi batetik edo bestetik jorratuko duzu gaia. Zer dela eta? Sarasolak berak Jon Benitoren Maldetan Sagarrak liburuko hitzok gogora ekartzen zituen artikuluan: zertaz ari gara euskal gatazkaz ari garenean? Hitzetik hortzera erabiltzen dugun terminoa da, baina nago ez litzatekeela batere erraza izango denok adostutako terminoaren definizioa lortzea. Batzuentzat euskal gatazka Espainia eta Frantziaren zapalkuntzaren ondorioz sortzen den gatazka da, beste batzuentzat ETA-ren terrorismoa, beste batzuentzat klase borroka ezkutatzeko balio duen amarrua, edo horietatik guztietatik pixka bat.”.
Gauzak horrela nolatan harritu euskal literaturak ETAk eragindako biktimen gaia doi-doi tratatu izanaz, biktimotariko asko eta asko euskaldungoaren parte izan ez balira bezala, edo beharbada ETAren biktimak izateagatik euskaldungoaren etsaien taldean kokatuta baleude bezala printzipioz. Nola harritu beraz euskal literaturak delako gatazka jorratzerakoan etakideen ikuspuntua gehienbat hautatu izanaz. Egia esan, Itxaro Borda idazleak ezin hobeto azaldu du: “Bilakaera luzea eta astiroa izan da. ETAko ekilea eta geroxeago IK-koa, gudaria zen eta hogeita hamar urte beranduago ekile berdina argiki terrorista da idazleentzat. Ez denentzat bistan dena, baina bai anitzentzat”.
Etakideak euskaldungoaren parte ziren, onerako zein txarrerako euren nondik norakoak idazgai izan ditu euskal literaturak ezer baino lehen, ez ordea ETAk eragindako biktimena. Are gordinago esanda, ETAren biktimen ahotsa ustezko edo balizko etsaiarena omen zen. Edo oraindio apurtxo bat gordinago ere, euskal literaturan biktimak ikusiezinak ziren azken hamarkada guztiotan ere ikusiezinak izan zitzaizkion heinean euskal gizartearen parte handi, zabal eta batez ere konplize edo koldar bati. Biktimek ez al zuten merezi euskarazko idazle gehienen estimua edo gutxienez interes literario hutsa fikziorik sortzeko? Bizpahiru idazle, kenduta, hau da Jokin Muñozen Bizia lo (2003), Andu Lertxundiren Zorion perfektua (2002), Felipe Juaristiren  Ez da gaua begietara etortzen (2007) eta beharbada inon inolako aipamenik merezi izan ez duen beste nobelaren bat, euskal gatazka hainbat ikuspegi desberdinetatik jorratu egin duten idazle gehienek ETAren kide edo ingurukoen aldetik izan da (Txillardegiren Exkizu (1988), Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro (1976), Atxagaren Gizona bere bakardadean (1993), Harkaitz Canoren  Pasaia Blues… (1999) Egon, egon badira, haatik, ETArekiko zein ezker abertzaleak indarkeriaren aurrean izandako erantzukizunari buruz oso kritikoak izan diren liburuak, Anjel Lertxundiren Etxeko Hautsa, Juanjo Olasagarren Ezinezko Maletak (2004) edo Uxue Apaolazaren Mea Culpa (2011) kasuko. Baina, jakina, liburuok ere ustez euskaldungo abertzaletik gertuago biktimen mundutik baino, hau da, euren buruekin zein ingurukoekin nola edo hala kontuak kitatu nahi zituztenak edo. 

         Hori dela eta, gure buruari egin behar geniokeen galdera oso argi eta zuzena da: hain zaila edo ausaz ezinezkoa al zen ETAren biktimen ikuspuntutik euskarazko fikziorik sortzea? Erakutsi badugu ezetz, egon badaudela gutxienez hiru adibide oso duinak, hainbat prestigio handiko sari eta guzti jaso dituztenak, baita sari horiek jasotzeagatik gainontzeko euskal idazle askoren gaitzespena merezi izan dutenak ere euskal erakundeen erabaki politiko garbia zelakoan; Jokin Muñozen Bizia Lo-k, 2003ko Euskadi Saria lortu eta gero jasotako hainbat kritikaz ari naiz, noski. Bada, beraz, guztiz posiblea eta bidezkoa ETAren biktimen inguruko fikzioa sortzea haiek pairatutakoa nola edo hala eta euskaraz irudikatu nahian. Orduan, zer dela eta hain liburu gutxi biktimak protagonista? Nork baino nork biktimen ikuspuntua euskaraz jasotzeko sinesgarritasun falta hizpidera ekarriko du biktima gehienak printzipioz erdal munduaren parte direla soil-soilik esanez. Gezur borobila, ETAk euskaldun peto-petoak ere baziren gizakumeak garbitu baititu jardun kriminalean egon bitartean, hau da, euskara maite, euskaraz bizi edo gutxienez euskaldun giro batean bizi zirenak, haietako banaka batzuk euskal nazionalistak ere baziren, Joxe Mari Korta zumaiar enpresariaren kasuan bezala. Zer dela eta ez sortu fikzioren bat ETAk hildakoen senitartekoetariko bat protagonista hautatuta, hau da, zergatik ez hartu aintzat euskaldun biktimaren baten nondik norakoak, barne-gogoetak, bere ingurukoekiko harremanak edo eguneroko bizipen arruntak, ETAk bere senitartekoa mehatxatu edota asasinatu eta gero. Agian ez al luke gutxienezko edo halabeharrezko sinesgarritasunik euskaldun biktima baten lekukotzak? Noski baietz, eta nire ustetan guardia zibil baten edozein senitartekorenak bezainbeste, printzipioz sortze literarioak ez baitu inolako mugarik izan behar, zuk zeuk ez baldin dituzu, jakina.

Hortxe dago koska, hain zuzen, euskal idazle asko eta askok euren buruei ETAren biktimengana gerturatu ahal izateko ezarritako mugetan. Euskal idazle asko eta askok ez ditu ETAren biktimen testigantzak idazpidera ekarri nahi, borondate falta garbi eta argi bategatik, edo bestela esanda, halaxe erabaki dutelako: ETAren biktimek iradoki ditzaketen istorioek edo ez diete behar besteko estimurik merezi, ez dira gauza hauen inguruan inolako fikziorik eraikitzeko. Tamalez, ezta ezer apartekorik, gaur egun oraindik euskal gizartean guztiz hedaturik eta arrunta den jarrera bat da, batik bat abertzaleen artean: ETAk armak utzi ditu, bai, baina horrek ez du inondik inora esan nahi ETAk urtetan egindakoa gaitzesteko asmoa dugunik. Gehien jota, delako euskal gatazkak eragindako indarkeria guztiak gaitzetsiko ditugu, baliteke ere ETAren biktimenganako nolabaiteko hurbiltze saioren bat egitea aro berri eta batez ere bakezale baten aldarrikapena egitearren; esan genezake aro berri horretan itxurak oso garrantzitsuak direla eszenatoki politiko berri batzuk sortze aldera. Erreparatu besterik ez diegu egin behar Arnaldo Otegik Logroñoko kartzelatik irtendakoan Elgoibarren egin zioten gorazarrean gaztelera ederrean botatako hitzoi, eta batik bat nik beltzez azpimarratutakoari: “…me alegro sinceramente de que haya mucha gente que vivía con escolta, y vivía acosada, según decían ellos, que hoy puedan vivir en paz y en libertad". Edo bestela esanda, ETAk eragindako oinazea aitortzeko gertu gaude; baina, ezta gure oinazea, hortaz ez dugu ezertan gure gain hartu behar, besteak beste ez dakigulako noraino egiazkoa den edo, pairatutakoek aitor dezatela, guri edo gutarrei eragindakoarekin aski dugu eta. Oso sentsibilitate berezia da Otegirena eta beste, lubaki sentsibilitate doia da. Euskarazko literaturara itzulita antzeko zerbait sumatzen dut aro berri honetako azken urteetan argitaratutakoari begira, hau da, euskaldun irakurleen artean arrakasta edo oihartzun gehien lortutako liburuei erreparatuz: Mikel Antzaren Atzerri (2012), Lander Garroren Gerra Txikia (2014) edota Harkaitz Canoren Twist (2011). Nork bere gaiak eta ikuspuntuak aukeratzen ditu, noski, baina hala eta guztiz ere bada benetan esanguratsua ETAren biktimena zein gutxitan aukeratzen den, eta batez ere, Jokin Muñozen Bizia Loren kasua alde batera lagata, zer nolako oihartzun eskasa lortzen duten ikuspuntu hori aukeratzen duten bakanek besteon aldean.

“Gauzak aldatzen ari dira ezari-ezarian, eta denboraren poderioz gehiago aldatuko dira” dugu asko eta askoren ahotan euskal literaturaren ezaugarri benetan berezi eta mingarri honen aurrean nola edo hala itxaropentsuak izateko leloa. Baliteke, bai, bada guztiz bihotz-altxagarria apurka-apurka lubaki pentsamoldeen gainetik egon nahi duten zipriztin zinez pozgarriak topatzea, hau da, euskaldunak izanda, beharbada abertzaleak ere bai, zergatik ez, zergatik ez topatu Koldo Mitxelenaren aipu famatuari eusten dioten euskal idazleak, hau da, “abertzalea baino lehen demokrata naiz”, edo nik eraldatuta: “abertzalea baino lehen etikoki zintzoa izan nahiago dut”, hau da, ETAk eragindako oinazea aitortzeko zein beraren biktimen larruan jartzeko gaitasuna izateko ezta inondik inora euskal abertzalea izateari utzi behar, euskaraz idazteko abertzalea izan behar ez den aldetik ere, gizaki zintzoa, etikoa, morala baino ez, hau da, ETAk bere helburuak lortzeko eragindako oinaze osoa gaitzesteko gai izatea.
Aipaturiko zipriztin horietako bat dugu Aritz Gorrotxategik oraintsu HITZEN UBERA aldizkarian argitaraturako Gatazka: literatura eta etika artikulua, bertan nik honaino idatzitako gehiena bildu eta baita bertsolaritzari egindako kritika txit zorrotz eta zuzen bat ere biltzen dituena. Nik esango nuke Gorrotxategiren artikulua euskalgintzarekin kontu etikoak eta moralak kitatu nahi dituen kritika bat dela, nik aipaturiko lubaki sentsibilitatea edo alderdikeria ideologikoa salatzen dituen euskal idazle etikoki zintzo batena, gaurdainoko euskalgintzak ETAren biktimekiko izandako jokaera hotza, bihozgogorra edota sinpleki arduragabekoa errotik gaitzesten duena. Tamalez, Aritzen artikuluak guztiz adierazkorrak diren hainbat erantzun jaso baditu, gaur egun oraindik ere Aritzek euskalgintzari egindako kritikak norbaitzuei sortarazten dien ezinegonaren erakusgarri betiko eragozpen edo aurreiritzi ideologikoak direla medio: lubakia. Badugu besteak beste Laia Urangak ZUZEU aldizkari digitalean argitaratu zuen Gorrotoaren eta maitasunaren oreka ezinbestekoa izeneko erantzun bizia, eta agian amiñi bat bortitza ere, hots, nabari zaio Laiari artikuluak sano erresumindu duela. Honako pasartea  Gorrotxategik bere artikuluan aipatu eta ETAren biktimekiko nolabaiteko sentsibilitatea erakutsi duen Anjel Lertxundiren Etxeko Hautsa (2011) liburuaren kontura dator:

“Literatura batek ez du kritikarik gabe inoiz aurrera egingo eta, kritikarik balego, inoiz baten batek esana ziokeen Lertxundiri ez dagoela pertsonaiak berak sortzen dituen eran sortzerik. Pertsonai batek izan behar dituelako ertzak, anbiguotasuna, izan behar duelako hondo bat eta, bere liburuko pertsonaiek, ez daukate. ABC egunkariaren eskemetan bete-betean sartzen dira. Baina inork ez dio esan, eta zuk, idazle zaren horrek, txalotu egiten duzu, ‘etikaren bide egokian’ dagoelako. “Etikak hil zuen literatura”, esango dute biharko ikertzaileek, “orretarako, katixima hobea zen!”. Idazle baino, apaiza dirudizu. Edo audientzia nazionaleko epailea. Falta zaizun gauza bakarra da fiskalari dei egitea, akusazio ofizial eta ganorazko bat egin dezan zuk bezala pentsatzen ez duten zure kolega idazleen kontra, sartu ditzaten behingoz kartzelan.”

 

 

 Txema Arinas
Oviedo, 2016ko apirilak 06



TELEAGITPROP



El agitprop del fascismo de nuestro siglo ya no tiene como objetivo adueñarse de las calles mediante mítines, manifestaciones, desfiles o demostraciones de fuerza contra los adversarios. La gente ya no está en las calles sino en en sus casas delante del televisor. Por eso el histrionismo de Trump tiene más en común con el de un telepredicador o un conductor de reality que con el de un Mussolini o un Hitler dirigiéndose a las masas desde un balcón o un estrado. El nuevo fascismo propaga su mensaje y agita las emociones más primarias de las masas desde los televisores. Lo lleva haciendo desde hace décadas a través de programas que no sólo reniegan de la inteligencia, la cultura o el buen gusto, sino que además se regodean en todo lo contrario. No es que la televisión haya renunciado a educar a las masas, que se conforme con entretenerlas a toda costa, no. En realidad llevan décadas educándolas, adoctrinándolas, sólo que con un fin muy concreto y perverso que no es otro que convencerlas de que no deben sentirse acomplejadas por ser como son, zafias, groseras, incultas e instintivamente reaccionarias. La televisión ha legitimado y ensalzado delante de millones de espectadores la zafiedad y la moralina más primaria, la moral de patio de porteras o casino decimonónico, como código de conducta, el machismo que convierte en mercancía la sexualidad femenina, la supremacía del chulo de barrio o del tarugo sin escrúpulos, malo, resentido, acomplejado, el rechazo a todo lo excelso, a todo lo que huela a cultura o a elite en la convicción de que siempre hay que igualar por lo bajo, que lo bueno sólo puede ser aquello que se parece siempre a uno por muchas que sean las carencias que todos llevamos a cuestas. El plató televisivo es el terreno en el que se ha desenvuelto Trump durante décadas al igual que Mussolini y Hitler lo hicieron durante años en la calle con sus mítines o desfiles ayudados de sus camisas negras o pardas. Y por eso Trump ha llegado a la Casa Blanca dispuesto a protagonizar el mismo show que ha estado protagonizando durante décadas. El guión puede que sea aparentemente distinto, puede; pero me temo, ya lo estamos viendo, que los modos y los contenidos van a ser esencialmente los mismos.

IRAIN BAT, HIRU ERANTZUN


  •     


Irakurri berri dut Horacio Castellanos Moya idazle guatemaltarraren El Asco (2007) liburua, non Kanadan bizi den arte irakasle bat El Salvador hiriburura itzultzen den bere amaren hiletetan presente egotearren. Itzulera amesgaizto bihurtzen zaio. Hortaz, irakasleak, ikaskide ohi batekin kopa batzuk hartzen ari dela, herriak zein herrikideek eragiten dioten nazka zein egonezinaren berri ematen dio bere lagunari. Gorroto bizia dio topatu duen orori. Ez du batere barkatzen. Guatemaltarren ohiturak zein gurariak higuingarriak bezain ergelak suertatzen zaizkio, politikariak gaizkile eta alfer hutsak, Eliza hainbat bidegabekeria zein krimenen errudun. Protagonistaren aburuz, Guatemalan dena ustela da, ezjakintasuna nagusi, azpikeria lege. Denen kontra gaizki esaka ari da, baita bere familiaren kontra ere. Izan ere, haren senitartekoak gogotik larrutzen ditu guatemaltar gehienen eredu peto-petotzat hartzen dituen aldetik. 


Ez zait batere gustatu El Asco. Gupidagabekoa da inguratzen duen ororekin, demasa, ez zaio erruki apurrik antzematen etengabe botatzen dituen funts handirik gabeko kritika zein ustezko zirtoetan. Izan ere, Horacio Castellanosek bere herriaren kontra egiten duen kritika txit saminari doako ahoberokeria dariolakoan nago. Eta beharbada garrantzitsuena dena: aspertzen du, oso. Areago, liburua irakurritakoan idazleak broma moduko probokazio huts bat egin nahi izan duela dirudi. Ezta posible hainbeste debaldeko zein demaseko kritika, irain zein ezinikusi. Gakoa, aldiz, liburuaren azalean dago: «Thomas Bernhard Salvadorren». Horacio Castellanosek Thomas Bernhard eredutzat hartu du bere herriaren kontrako diatriba errukigabe bat egite aldera, austriar idazlearen omenez edo. Tamalez, edozein kopiaren ajerik nabarmena originalaren akatsak ezin ageriago uztea delakoan nago.



Beldur naiz, ordea, El Asco-k ez duen zerikusirik Thomas Bernhardek idatzitakoarekin. Zertan datza, bada, Castellanosen eta austriar idazlearen artean dagoen aldea? Nire ustez, Bernharden liburuetan umorea nabarmena zen, oso umore beltza, okerra, bai, baina berehalaxe igartzen zitzaion bere herrikideen itxurakeria nazizaleari egin zion kritika zorrotza umorearen bitartez saiatu zela egiten, idazkera benetan xelebre, bihurri, astun eta batik bat probokatzaile eta bizigarria izanik. Horacio Castellanosen liburuan egon liteke bere gorrotoen kontura umore printzaren bat, ironia oso beltz bat, egiteko modu bat, noski baietz; nik, berriz, jenio aluegia duela baizik ez dut uste.



Ondorioak ere oso bestelakoak izan dira. Horacio Castellanosek berak bere herritik alde egin behar izan zuela kontatzen digu mota guztietako mehatxuak-eta jaso zituelako, hau da, bere buruaz kezkatuta. Austriarrek, ordea, Thomas Bernharden obra saritu egin zuten bederatzi bider, nahiz eta idazleak berak sariok errefusatu, edo jaso zituenean— eta betiere eskertu beharrean—, iskanbila ederrak sortu zituen, inoiz diruari uko egin barik, noski. Esan liteke Bernhardi eman zizkioten sariak bere herrikideei egozten zien itxurakeriaren enegarrenak izaten zirela, edo agian herri benetan zibilizatu baten keinua, hau da, kritikak, zitalenak ere, beren neurrian onartzen dakiena. Gerora, ordea, austriarrek politikari nazizaleen alde etengabe bozkatu dute; baina hori agian beste kontu bat da.



Euskal Herrira begira, zer nolako erantzuna jasoko zuen Thomas Bernharden gisako diatriba batek, euskaldunok maiteen duguna gogotik larrutzea, hau da, gure zilborrari egindako kritika zorrotz eta bihozgabe batek? Guatemaltar samindu odol-goseen antzera jokatuko genuke ala austriarren itxurakeria ustez ondo heziari eutsiko al genioke? Baliteke ere hirugarren jarrera bat, ezaxolakeria erabatekoa, azken finean literaturaz ari gara eta. Auskalo!