miércoles, 15 de febrero de 2017

HEROIAK ALA GAIZTOAK



Piratak ala segun nondik ikusita zuri guztiak ez dira irin:

1.- Pedro Agirre donostiar pirata, "Ezkila kapitaina" edo "Campanario" izenaz ezaguna zena, XVI. eta XVII. mendeetan bizi zen. Espainiako Felipe II.a erregeak 1588an Ingalaterra erasotzeko "Jornada" izeneko kanpainan mutil gisa aritu zen hasieran.[1] 1588an armada horretako ontzi baten agintera iritsi zen, baina ontzi hori hondoratu egingo zen geroago. 1623an korsuan hasi zen San Pedro izeneko patatx erako itsasontzian, hainbat ontzi holandarren aurka eraso joz. Itsaso eta gerrako kapitain izendatu zuten 1624an, eta bere lapurreta eta harrapaketa-ekintzetan jarraitu zuen. Frantsesak bila ibili zitzaizkion egin zituen hainbat gehiegikeriengatik.


2.-Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez Le Coursic (euskaraz "Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe. Bere balentriei esker titulu asko lortu zituen. Bestalde, bere trebetasunak bataila aunitzetan gailentzen lagundu zion: Behin nederlandarren kontra, hauek ehun gizon galdu zituzten bitartean, Suhigaraitxipik, ordea, soilik bost galdu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...