domingo, 11 de agosto de 2024

CHAVEZEN KIZKURRAK

 


     Behin batean Caracasen nengoela, ez naiz gogoratzen nire lehengusinaren baten etxean edo biotako baten lagun batzuenean afaltzen. Mahai inguruan eserita zeuden gehienak 30-40 urteko nagusiak edo, nor edo nor ustez unibertsitatetik pasatutakoa, ezin esan denon erabat eskuinekoak zirenik, beharbada liberalak, hau da, hainbeste miresten zuten Estatu Batuetan ohikoa denaren arabera, hau da, ekonomian jabego pribatuaren defendatzaile suharrak, baina edonolako zergak printzipioz ezbidezkoak direlakoan zeudenak, gizarte arloan behintzat eta agian azalez bakarrik oso irekiak, aurrerazaleak edo, hau da, gizabanakoen libertatea lege zutela etengabe aldarrikatzen zutenak nolabait esateko, edo bestela esanda, euren maila ekonomiko nolabait altuari zein bizimodu guztiz zarrastelari eustea eragotziko zien edozein politikaren kontrakoak ezer baino lehen.

Mahai inguruan geundela berehalaxe atera zen, nola ez, Chavez hizpidera. Nik uste izan nuen oso abagune ederra izango zela eurak bezalako erdipurdiko "eskualido" batzuk delako bolivariar iraultzari buruz zer nolako iritziak zituzten asmatze aldera. Ondoen gogoratzen dudana harri eta zur utzi ninduen; Chavezen ileari buruzko disertazio zein eztabaida luze bat. Izan ere, mahai inguruko gehienek Chavezen ile kizkurra hizpidetzat hartu zuten egiazko "natiboa" ez zela argudiatzeko asmoz, hau da, Chavezen zainetan esklabu beltzen odol gehiago zebilela Colonen aurreko indiarrena baino. Gauzak horrela, mahai inguruko gehienek Chavezek venezuelar herri xehearen buruzagia izateko batere eskubiderik ez zuela ondorioztatzen zuten. Nolatan esklabu beltzen ondorengo bat Bolivarren ondorengoa, batez ere kontuan hartuta beltzak ere kanpotik etorri zirela eskualido gehienen modura. Euren esan arin eta hordietan bolivariar iraultzak ez zuen inolako zentzurik Chavez bezalako "zambo" (indiar eta beltzaren artekoa) baten agindupean mendetan baztertutako venezuelar herri mestizoak gobernatzeko eta batez ere haren eskubideak aldarrikatzeko venezuelar gehiengoa bezalako mestizo peto-peto bat izan behar zuen eta, inondik inora ez sasi mulato bat. Ba hori, halakoak ziren gauzak, batik bat argudioak, auzi politikoaren nondik norakoak, Caracaseko eskualido sasi-ilustratuen artean. Hura nekea, bai!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...