miércoles, 4 de diciembre de 2024

SOBERAN


 

      Erdeinuz begiratzen baldin badizute ezer fundamenduzkorik esaten ez duen berbalapiko potrozorri bat baino ez zarelakoan.


Gorrotoz begiratzen baldin badizute adarra jotzen diezunean euren kontraesanen kontura.

Iguinez begiratzen baldin badizute zure bizimodua ez ulertu, ez onartu ere, ezin dutelako.

Errukiz begiratzen baldin badizute beti bide okerretik zoazelakoan eurak bezalako zein ustezko zentzudunen aholkuei muzin eginez.

Ikaraz begiratzen baldin badizute esaten dituzunek euren harrizko sinismenak kolokan ipintzen dizkiezulako.

Penaz begiratzen baldin badizute inon, inola eta inorekin bakerik izango ez duzula argi eta garbi dakitelako.

Ez izan dudarik, jende guzti hori soberan dago zure bizian. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...