Bart gauean amets egin nuen Gaztela -berdin dio zaharra ala berria zen- aldeko hiritxo bateko jaietan nengoela lagun batzuek gonbidatuta.
- Aizu, Txema, eramango zaitugu "Chiringoetara"!
- Bai, chiringoak, zuen txoznen moduko jaietarako tabernak edo.
Hara goazela chiringoen arduradunak hiriko hainbat alderdi politiko edo elkartetako kideak eta bolondresak direla azaltzen didate.
- Hara, gure txoznetan bezalaxe!
- Bai noski, zuk zeuk ikusiko duzu!
Chiringogunera iritsi orduko ikus dezakedan lehenbizikoa agurtzen gaituen piperpoto erraldoi bat da honako idazkunaz nik neuk euskerara itzulita: "Ongi etorri Espainia berrira, gorri, separatista, femenista eta maritxu zein mariokerrik gabeko esparru librera! Jai-esparrura sartzen garela chiringo guztiez piperpotoez josita ikusten ditut, haietako asko eta asko delako "aguilutxo" edo putre frankista ikur gorri-horiaren erdi-erdian. Horrez gain, chiringo gehienetan gisa honetako pankartak zein pintadak daude: "¡Perro Sanxez traidor!", "¡Puigdemon al paredón!", ""¡Que te vote Txapote!", "¡España una y no cincuenta y una!", "¡España libre, grande, única!", "¡Me gusta la fruta!", "¡Puto rojo el que no vote!" eta abar eta abar eta abar.
- Aizue, hemengo alderdi eta elkarte guztiak ultra-eskuinekoak omen dida. Badaude Falange Española Auténtica de la buena, Alianza Española y muy española, Fuerza Zurcida, Frente Obrero "Santiago y cierra, España", Confederación Nacional de Ex-tiradores de paredón, Manos Limpias con jabón de rojo, Sindicato Libertad, Cañas y Terrazas, Liga de Ayuseros sin cerebro, eta nola ez, Voxekoak.
- Zer nahi duzu esatea, Txema, hau hemengo zein aspaldiko ohitura da gure hiriko jaietan: errespetatu beharrean gaude!
- Errespetatu? Eta argazki horiek ere agoantatu behar ditut nahi eta ez?
- Zein argazki?
- Zein, Francorena, Queipo de Llanorena, Molarena, Yagüerena, Carrero Blancorena, Arias Navarrorena, Martín Villarena, Fraga Iribarnerena, eta gutxi ez balitz bezala, Billy el Niñorena ere bai!
- Tira ba...
Zer esanik ez, momentu horrexetan iratzarri naiz ezustean eta nire emazteari ohean astindu eder bat emanez.
- Zerk eragin dizu halako amesgaizto bat?
- Nik uste atzo bertan Aleako azken zenbakian GKSko gaztetxo batzuei leitu nien adierazpen batek: ""Historikoki, txosnak beti espazio zabala izan dira..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario