Gaur goizean etxetik txikerraren eskolarantz irteterakoan zorua garbitua zegoen, berehalaxe atezain berriarekin topo egin dugu, emakume gazte bat, antza oso begikoa. Orduan bihotza kolpeka hasi zait duela pare bat astebete bizi osoko atezaina hil baitzen duela urtebete burmuinean aurkitu zioten minbiziak jota. Ezusteko heriotza uda partean Gasteiza joan aurretik berarekin egon bainitzen berbetan eta oso pozik, baikorrik, zegoen, nola edo hala baina ikaragarri gogotsu eta itxaropentsu jasotzen ari zen sendabideak minbiziaren okerrena murriztua ziolakoan borroka luze baten ostean, egia esana aurrera egingo zuela erabat sinetsita. 42 urte, emaztea, seme bakarra, oso tipo atsegina, txit xaloa, kirolzale amorratua. Oso gogoko nuen berarekin hitz aspertuak egitea, besteak beste haren asturiera jatorra goxatzeko, edonori bizitza halabeharrez pozten diotenotariko gizabanako bat. Nik gutxi ezagutzen nuen, noski; nire emazteak, ordea, bere gurasoen etxeko atezaina zenez, betidanik. Sumatu diot nire bizilagunari bera ere hunkitua zegoela, ni baino hamaika aldiz gehiago, jakina, hildakoarekin harremana guztiz estuagoa baitzuen, elkar itzel estimatzen zuten. Emaztea eta biok ordea ixilpean, elkarri hitzik ere egiteke, bihotz ikara zein negarrari eutsiz; gure txikerra aldamenean zegoelako, bizitza aurrera doalako, baina batez ere biok ondo baino hobeto dakigulako bizitza ikaragarri bide/bihozgabekoa dela, batez ere zentzurik gabekoa. Hau da, ezin zen besterik izan, oraintxe bertan gogora etorri zaidana feisbuka zabaldu eta ditxosozko galdera ikusi orduko.
miércoles, 12 de septiembre de 2018
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario