jueves, 6 de septiembre de 2018

KONTRAESANETAN BLAI



Badira hiru aste etxean dugula, ez du haragirik jaten, baina bai ordea arraina. Erabaki etikoa dela dio, animalia guztiak bihotz-bihotzez maite baititu. Nik, jakina, zinez errespetatzen dut. Izan ere, haren gustuko jatekoak prestatzen saiatzen naiz egunero. Halere, hiru asteotan ez du izan inolako eragozpenik hegaluze okelarik jateko. Gauzak horrela, eta nahiz normalean bere ustezko barazkijaletasunaren kontura tutik ere esaten ez diodan, ezin diot nire jakinminari eutsi izan

-Oilaskorik ez, baina hegaluzea bai?

-Ez da gauza bera, hegaluzea itsasokoa da eta.

-Hara, deskriminazio hutsa eta doakoa.

-Inondik inora ez, lehorreko animaliak itsatsokoak baino garatuagoak dira, gugandik gertuago daude.

-Hara, berriro, arrazakeria biologikoa.

-Sendagileak esan zidan gutxienez arrainkirik jan behar nuela ez gaixotze aldera.

-Baina zurea ez al zen animalien aldeko jarrera etiko bat, haragi-jaleok baino hobea zarela erakusteko asmotan edo?

-Eta?

-Orduan bistan da ez zaudela prest zure ideien alde hiltzeko...

-Zoaz pikutara!

-Ene, galdera huts eta zintzoa zen, bai horixe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...