viernes, 31 de mayo de 2019

DEKLARATZEKORIK EZ – BEÑAT SARASOLA

Beñat Sarasolaren "Deklaratzekorik ez" nobelari buruzko hainbat irintzi, min edo arin...


Ez da nobela batere arina Benat Sarasolaren aurreneko hau, ez behintzat nobelan betiko nondik norako narratibo klasiko edo maiztuegiak, sarrera-korapilo-bukaera/ondorioa, ohituraren poderioz bilatzen dutenentzat, nobelak hasieratik eta nahitaez harrapatu behar dituelakoan daudenentzat, nobelak ezer baino lehen eta ezinbestez dibertitu behar dituela uste dutenentzat. Deklaratzekorik ez ezta nobela batere arina, batez ere nobelatxoak hurrenez hurren kontsumitzeko joera dutenentzat aparteko oztopo edo esfortzu barik, ez; baina, horixe da bere berturirik handiena. Bada egiazko literatura, edo gutxienez izateko joera edo asmo bizia duena, oso liburu mamitsua baita, edukiari zein eiteari dagokienez, ohiko testu formal edo arinetik harago joateko proposamen oso ausart eta zintzo bat baita: gogoeta nobela bat. Hortaz, badugu osagai gutxirekin eraikitako argumentu ahul bat, hein batean ere osagai oso arruntak, ezagunak bezain generazionalak direnak, testuinguru oso ezagunetan ere kokatzen dena, non istorioaren hildoa ozta-ozta luzatzen den hirugarren pertsonako narraitzailearen gogoetak eta gailentzen direlako.
Gauzak horrela, eta taxuzko bilbe narratibo baten ezean, hitza bera dugu ia euskarri bakarra eta batik oso indartsua. Hitza da hemen irakurlea nahitaez harrapatu behar duena hitz artean ez itotzearren. Horretarako, haatik, Sarasolak berebiziko trebezia zein dotorezia erakusten ditu irakurlea esaldirik esaldi arrastaka eramateko inora omen ez doala gogoeta edota inpresio sorta batean barrena. Zorionez, idazkera du euskarri nagusia, idazkera benetan gozo, zoli eta batik bat landuari esker, eskolakoa bezain kalekoa izaten dakiena. Esan liteke idazleak bere idazkera propioaren indarrari taxuz eta gogotik eusten diola harik eta nolabait istorioaren zurruntasunak zein ahuleziak gainditu ahal izate aldera indar hori ia lilura bakarra bilakatu arte. Zer dela eta? Protagonistaren gorabeherak, hau da, iraganeko “borrokazale” edo “iraultzailearenak” zein oraingo funtzionariaren bizimodu guztiz arruntarenak oso jakinak, agian neurri handi batean ehutsalak ere, baitira; baina, aldi berean ere oso mamitsuak gure gizartearen eguneroko hutsalkeriaren islada edo erretrato ezin hobea eskaintzen baitigu. Bada, beraz, iranageko sasi-iraultzailearen hutsalkeriaren kontakizunean zein egungo liburuzain aspertu, damutu, atsekabetu, erresumindu, maiteminduarenean non Benat Sarasolak bere gogoeta nobela garatzeko/landatzeko behar adina arlo duen. Lortzen al du? Nork bere kontuak ateratuko ditu, alegia; nik uste dut baietz, lan nahikoa duina, oso, dotorea, atsegina eta beharbada ere premiazkoa dela. Baina, aitortu beharrean nago ez dela lan borobila. Ezin da izan gainera, Sarasolak eusten dion erronka oso zaila delako, oso bide malkartsua hautatu du, eta horrexegatik ere ibilbidean denetarik topa dezakegu, pasarte benetan goxo, ederrak, bikainak – nik besteak beste etakidearen hileta zein ondorengoa mundiala begitandu zait. Zertarako beste izenondo bat asmatu behar?-, egiazko txinpartak zein agian apurtxo bat sakonagorik garatu behar izango zituzkeen iradokizunak,“Karlistarik gabeko herri karlista da gurea” esaterako, zeren Zumalakarregiri buruzko Galdosen liburuaren ingurukoa niri behintzat motzegi geratzen baitzait, are idazleak ideia hortik tiraka nobelaren izateko zioa nolabait zurituko zuelakoan nago. Halere, nor da irakurlea idazleari bere lana zelan egin behar duen esateko ez baldin bada emaitza osoa atsegin ala ez duen? Inor ez ere.
Nobela bat gustuko duzu ala ez, ez dago erdibiderik irakurle zintzoa izan ezkero. Oso bestelakoa da kritikariaren lana, honek nobelaren alde onak zein txarrak zenbatu eta gero epai (sasi)tekniko bat edo egitera behartua dago eta. Baina, hori ezta nire kasua, nireak iritzi minak izaten dira. Eta nik Deklaratzekorik ez oso gustuko dut borobila ez izanagatik edo beharbada horrexegatik ere, nobela borobilez fido ez naizelako, ez zaizkit atsegin, batez bere hau bezalako gogoeta nobela bat izanda, arreta funtsez hitzean datzanean, idazleak kontatu nahi didana protagonistaren NIaren harantz-honatzeko ibilaldi pertsonal bat denean, hau da, hitz gehiegi, hitzontzikeria dexente hainbat txipart edo harribitxi artean, eta baita noizean behin nobelaren duinua gorabeheratsuegia izanda ere. Azken hau ezta, ordea, ez behintzat nire ustetan, ezer txarrik, berriro baitiot taxuzko literaturak ausarta izan behar duela ezer baino lehen, ez bikaina, eta ausarta den oro ezin da borobila izan izatez, ala ez du merezi. Edo bestela esanda, guztiz hobe akatsez mukuru dagoen harribitxi literario bat bikaina den bisuteria litererario bat baino.
Harribitxia? Bai, niri nehinik behik holaxe begitatzen zait eta. Deklaratzekorik ez irakurri ahala izugarri gozatu dudalako, benetan hunkitu, atsekabetu, asaldatu, asebete egin nauelako. Agian zenbait pasartetan aspertu bezainbeste, baina bukatutakoan gogoan geratu zaizkidanetatik aurreneko zirradak dira nagusi duda izpirik gabe. Areago berrirakurtzeko gogoa ere berpiztu egin zait, beharbada behar bezain fin edo arduratsu irakurri ez dudalakoan, aitor dut liburu gehienekin sortzen zaidala zirrara hori, betiere eta nahitaez bigarrengo irakurketan ezer berririk asmatuko dudalakoan, testuak merezi du eta,
Horrenbestez, nola ez ekarri gogora liburuan bertan agertzen den protagonistaren gogoeta txit harroputz eta lotsagabe hau Beñat Sarasolaren “Deklaratzekorik ez” aurreneko nobelaren alde onak eta txarrak kontuan hartu baino lehen, again bere egilearen estiloaren neurri bat noraino ematen duen ere gogoeta egitearren:
“Oroz gain, aitortu behar du, euskal liburu eta autore gehienek eragiten zioten nagikeria zegoen; guztiak ere gutxi-asko gai eta estilo antzekoz idazten, ez orginatasunik ez talenturik. Emaitza hutsalak iruditzen zitzaizkion gehienak, oso urruti gaur egunean nazioartean egiten den literaturaren kalitatetik. Hori esatera nor ausartuko da baina? Nork irekiko du Pandorarena?”
Deklaratzekorik ez – Benat Sarasola
Zer dela eta? Auskalo, nork bere ondorioak atera ditzala.

Eta bukatu baino lehen, akaso inondik inora eta inoiz egin behar nukeena; kritikariaren kritika, zeren Joannes Jauregi kritikariak “Deklaratzeko ez”i egin zion kritika ederrean badago iruzkin bat kosk egin didana halabeharrez:
“Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi protagonista izengabe eta ozpindua, zeina bere ez-bakarrizketaren garratzak karakterizatzen baitu nagusiki, bai eta beste pertsonaiekin dituen harremanek ere, batez ere inguruko emakumeekikoek. Esango nuke pertsonaia oso maskulino garatzen dela bere gogoetetan, edozeri buruzko iritzi tinko eta oldarkorretan, baina gero maskulinitate horren kontrako erasotzat hartzen dituela, nolabait, ingurukoekin (emakumeekin, aitarekin…) dituen harremanak. Maskulinitate zaurgarri bat, horrenbestez, erdi bi eginik diskurtsoaren eta gertakarien arteko bidegurutzean.”
Txarra al da, pekatua apika, pertsonaia oso maskulino geratzea bere gogoetetan? Hain arraroa al da pertsonai ar bat halako iritzi tinko eta oldakorrak edukitzea idazleak eraikitako pertsonaia halakoa baldin bada? Zer egin behar dugu ba, pertsonai maskulinoak politikoki zuzenaren arauen arabera sortu ezinbestez? Nolakoa izan behar dira eraiki beharreko pertsonai maskulinoak, denak zuzenak modan omen dagoen ordodoxia femenista zehatz baten gustukoak izan daitezen halabeharrez? Eta zer dela eta ez erakutsi pertsonaiaren beraren izaera kontraesankorra dioen eta egiten duenaren artean, arren, horrek pertsonaia osatzen du eta.
   
Txema Arinas
Oviedon, 2019/05/30

EL BUEN SAMARITANO




De vuelta del cole, voy a cruzar la calle y de repente, lo que hasta no hace mucho era para mí una "señora mayor" y ahora es una mujer de mi edad, que si le ayudo a cruzar. Lo hago y cuando estamos en la otra acera me vuelve a pedir que la ayude hasta la calle de enfrente. 

-¿Qué te pasa?

-No aguanto las piernas.

-¿Y no usas muletas o silla de ruedas?

Me responde con una mirada de asco infinito, como si el solo hecho de sugerirle algo así fuera una ofensa en toda regla. Entonces, cuando por fin la dejo en la segunda acera que me pedía, me pregunta:

-¿Tienes que hacer algo a la mañana?

-Sí, un montón de cosas.

Me despido deseándola que se cuide y ella apenas me responde con una especie de rugido que he querido entender como un adíos casi que arrastrado. Así que la miro alejarse y no puedo evitar pensar:

-Ahí va la gratitud hecha persona.

En fin, que sí, que el ser humano es maravilloso.

*"El buen samaritano" del holandés pelirrojo que se cortó la oreja..

LEHENENGO AMODIOA



Zure seme nagusiarekin etxe inguruko parkean arratsaldero lez ibilian zoazela:

--Zer duzu, seme? Ia arrastaka zabiltz. Atsekabeturik ematen duzu eta.

-Hiru aste barru ikasturtea bukatuko da...

-Eta? Iaz bukatzea desiratzen zenbiltzan, pozez gainezka.

-Ba aurten ez...

viernes, 24 de mayo de 2019

YO JUGUÉ AL BÁDMITON, PERDÓN

Relato publicado en la revista cultural TIPEALIA: https://punica.es/yo-jugue-al-badminton-perdon/



Va una confesión. Yo he jugado al bádminton. Ocurrió en el pequeño polideportivo de una iglesia del barrio de Blackrock de Dublín. Ahora no procede contar por qué estábamos allí, tampoco me acuerdo mucho, pero el caso es que cuando vimos la red puesta preguntamos dónde estaban las raquetas y las pelotas y nos contestaron que allí no se jugaba al tenis, sino al bádminton. Entonces nos sacaron esa especie de molde para magdalenas y unas raquetas como que de la señorita Pepis. Pero bueno, como la encargada/barragana nos aseguró que se trataba de un juego muy aeróbico que hacía las delicias de las feligresas y servidor siempre ha presumido de mente abierta y así, al final convencí a mis compañeros del momento para echar un partido. Fueron a lo sumo cinco o siete minutos. No pude con ello, ver a esa especie de salero con plumas que sustituye a la pelota dando volteretas en el aire mientras esperaba a que bajara para arrearle con la raqueta se me antojó lo mismo que jugar al tenis con un pajarillo. Eso y que el cabestro que hay en mí era incapaz de percibir la elegancia innata que según decían había en dicho juego. Pero claro, cómo iba a hacerlo si ya el tenis me parece un deporte intrínsecamente afeminado. Porque sí, todos somos presos de nuestros atavismos y para un servidor, más bruto que un arado, el único juego digno de ser tenido en cuenta para machos testosterónicos y así es el de arrearle con la mano a una pelota con el único objetivo, inconfesable, de intentar atravesar una pared de ladrillos,cemento u hormigón. Y eso con la mano desnuda, que a mí lo de la pala, cuando de pequeño veía jugar a la peña en el frontón del pueblo de mi padre, siempre me pareció de señoritos de mierda o bilbaínos. Qué le vamos a hacer, insisto en lo que en esencia soy un cabestro testosterónica que encuentra un placer especial en el ejercicio de la fruta bruta con la camiseta empapada de sudor de arriba abajo y el corazón al límite tras haber arrollado al contrario; mi media un 22-7. Sí, de pequeño jugué mucho a pelota, en el frontón del cole, en el del pueblo del viejo, en en los del seminario viejo de Vitoria, en aquellos hornos gigantes que eran los minifrontones con tejado del zinc o de lo que fuera de la ikastola de Olabide, en los cubiertos de Mendizorrotza, eso y que el marido de la hermana de uno de mis tíos consortes fue un pelotari profesional que se empeñó en meterme el gusanillo con escaso éxito porque para las apuestas entre amigos y así todo lo que quieras, pero en plan profesional… digamos que ya estaba a otras cosas. Así que ver al salero de marras dando vueltas en el aire antes de llegar a la altura de aquella raqueta alargada como que no, fue superior a mis fuerzas. Y sí, de acuerdo con todos los que lo piensen, vaya pedazo de machito bruto e insensible, sí, sí, siquiera en en el juego cromañón a más no poder, a decir verdad irrecuperable para la revolución radical-feminista pendiente que os convertirá a todos en seres sensibles y delicados que jugarán al bádminton hasta con faldita para demostrar a la comisaria política de turno cuán arrepentidos y avergonzados estáis de vuestra masculinidad hetero-patriarcal. Qué se le va a hacer, no creo que mi masculinidad excesivamente estereotipada tenga nada que ver con mi idea de la igualdad entre géneros y de la que cualquiera que me conoce de verdad sabe que soy tan practicante como acerbo defensor. Pero la estética visual y física del deporte es otra cosa muy distinta y muy seria. Como que estando en La Habana visitando a los parientes de unos parientes, entre Ayestarán y la Calzada del Cerro, y a cuenta del arraigo que los anfitriones decían que había tenido y tenía la pelota vasca en la isla, nos llevaron a ver una especie de frontón por el barrio donde nos encontramos a unos mulatos jugando a mano con… guantes de béisbol. Ni qué decir que uno de los peores días de mi vida, creo que hasta me mareé.
© Txema Arinas. 2019

NOBELA BELTZ KASKARRA

Hitzen Uberan.eko Komunitatea sailean argitaratua: http://uberan.eus/wordpress/?p=13530




Bi andrazkoen hilketen atzean inolako trama taxuzkorik ez dago, senar eta suhi hiltzailearen trikimailu lardaskagarri eta benetan barregarri bat baizik (emaztea eta amaginarreba akabatu eta gero bere lantegira jo egin zuen, bertan sute bat sortu eta bere burua zango batetik ahuspez eskegi egin zuen Ertzaintza edo nolabait nahastearren). Ezin jakin oraingoz behintzat zer dela eta garbitu zituen bere emaztea eta amaginarreba, noski. Izan ere, nik zer edo zer asmatzekotan motiborik zentzuzkoena edo arruntena biak Gabon garaian elkarrekin egon izana litzateke; baina, ez dakit nik hau epailearen aurrean nolabaiteko zuribide/eximenterik den, hau da, politikoki guztiz okerra litzatekeelakoan nago. Edonola ere, ageri da atzean ez zegoela inolako trama kriminalik, ez zorrik ez eta sikariorik tartean. Are okerrago, badirudi, gure eguneroko kronika beltz txikiaren arabera, egiazko gaizkileak egotekotan, esaterako, droga saltzaileen arteko ustezko edo balizko zor kitatze baten ondorioz bi hilketa, tramak nola edo hala eta derrigorrez txapuzara jo behar zukeela, hau da, Cataluniako Bordils herrian bi gamelu garbitu egin zituzten ehizari eta haxix landatzaileen kasuan bezala. Kasu hartan, hitzaileei bien gorpuak mendi edo baso barrenean ehorztera zihoazela land-roverra lokatzean trabatu egin zitzaien eta. Badirudi ere gurean, fundamentuzko istorio beltzak asmatzeko, hots, barregarriak edo tragedia hutsak ez direnak, trama sakon, luze eta batik bat korapilatsuak izan ezean, Gürtel edo Andaluziako EREetakoa bezalakoak asmatu beharrean gaudela, nahitaez eta batez ere gure errealitatearekin egiazko zerikusirik izan dezaten; bestela, gainerako guztiak, hutsaren hurrengoak.
Txema Arinas
Berroztin, 2019/05/24

miércoles, 22 de mayo de 2019

EXPERIENCE DE MARTIN AMIS I




Tengo para mí que si, por lo que fuera, pongamos un incendio o que mi mujer me echa de casa tras llegar y verme vestido con la ropa interior de la vecina, tuviera que elegir a toda pastilla qué libros llevarme de todos los que amontono en las estanterías, me bastaría con mirar aquellos a los que les sobresalen hojas sueltas o tienen dobladas sus esquinas. No hay duda de que son los que más he frecuentado, que sigo haciéndolo todavía y que si eso es así probablemente seguiré haciéndolo también en el futuro. 

Los hay de todos los estilos y épocas de mi vida, desde una recopilación de las grandes aventuras de la Historia tan ajada que parece haberse dividido en fascículos y que creo conservar desde que era un canijo y vivíamos en la Avenida del Generalísimo hoy de Gasteiz, hasta estas memorias o lo que sea de Marin Amis, Experience de Martin Amis,donde se cuentan cosas tan enjundiosas como sus relaciones con su familia, y muy en especial, con su dentista. ¿Y qué motivo puede llevarme, no sólo a releer las vicisitudes "ortondonciales" de un escritor de fama, sino incluso a salvar el libro de una hipotética quema en lugar de la Montaña Mágica de Thomas Mann o cualquiera de los tostones de Umberto Eco? Pues el estilo, y eso para bien o para mal, de Amis, que sé que con cualquiera de sus libros entre las manos, y por muy chorra o todo lo contrario que sea el tema del que trate, siempre me lo voy a encontrar a él y eso es ya suficiente para que merezca la pena el rato invertido por mucho que me irrite también semejante capullo egocéntrico y maniático. Y es que al final de eso va la Literatura para mí y poco más, el resto, sobre todo lo que está primorosa y concienzudamente escrito de acuerdo a los cánones del negocio, pues Best Sellers o por el estilo.

“My life looked good on paper - where, in fact, almost all of it was being lived.” 
― Martin Amis, Experience: A Memoir

viernes, 17 de mayo de 2019

EUSKARAZKO ITZULPENEN ALDEKO DEKLARAZIOA

Beñat Sarasolaren lehenengo elaberriaren kontura euskarazko itzulpenei buruzko gogoeta bat Hitzen Uberaneko Komunitatea sailean: EUSKARAZKO ITZULPENEN ALDEKO DEKLARAZIOA: http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/euskarazko-itzulpenen-aldeko-deklarazioa




Badira urte batzuk Euskadi Literatura Saria eman ziotela Iñigo Roqueri Antonio Lobo Antunesen "Gauzen Ordena Naturala" itzulpenarengatik. Ez dut euskarazko bertsoia irakurri, baina Antonio Lobo Antunesen liburu gehienekin bezala A Ordem Natural das Coisas irakurri nuen behinola eta aitortu beharrean nago delako euskarazko bertsioa lan eskerga izan behar izan duela ezinbestez, Antonio Lobo Antunesen liburu guztiak ikaragarri mardulak, mamitsuak eta batez ere korapilatsuak baitira. Bestalde, eta hau nik ere itzultzaile lanak eginak ditudan aldetik, berriro diot, ziur nago itzulpena primerakoa dela; baina, hala eta guztiz ere, ez dakit nik merezi duen gazteleratik hain gertu dagoen portugesaz leitzea, betiere merezi duena gutxieneko eginahala delakoan, noski. Izan ere, portugesezko pare bat eskolarekin nahikotxo dela uste dut, batez ere hiztegiaren aldetik, Antonio Lobo Antunesen idazkera, haatik, berak maiz dioenez, prosa poetikoa baita, badu ere bere idazpeko soinua, bere doinu propio eta batik bat goxo-goxoa. Edonola ere, Antonio Lobo Antunes portugesez ere kosta egiten dela azpimarratu beharra dago, oso idazkera berezia baitu, ez dago alderik Saramago, Lidia Jorfe edo Eça de Queirosekin berarekin, azkenok errazago, arinago irakurtzekoak baitira. Baina, esan bezala, merezi du esfortzutxo hori Antonio Lobos Antunesen obra zoragarria bezain eskuragarria delako. Hori baldin bada portugesaren kontura, zer esanik ez gaztelerazko liburuak euskarara itzultzearen gainean; benetan merezi al du Pio Barojaren liburuak euskaldun gehienek –Iparraldeko banaka batzuek alde batera lagata, noski; ez baldin badakite gazteleraz ere, dagoeneko Iparraldean hedatuen omen dagoen atzerri hizkuntza- ezin hobeto dakiten erdaratik euskarara itzultzea?
"Mas a luz de Lisboa, esse exagero de sol a noite inteira a impedir-me de dormir, e o rio que baila no tecto, proibem-me de viajar rumo ao centro do mundo, a empurrar oiro ou a instalar-me num degrau, mastigando a conserva do almoço. De modo que acabo por arrancar os cobertores dos caixilhos, por erguer os estores, e, vencido por esta luz que me odeia, permaneço na sala a escutar o Tejo. Como em Monção, como em Esposen, como na Beira, como em qualquer ponto deste País no qual tudo se inclina para o mar, em que se sente a presença das ondas nos cabelos das espigas, e então eu pergunto como é possível habitar um sítio que não passa de um rebotalho de vazante, as vagas retiram-se e abandonam um convento na areia, as vagas retiram-se e abandonam um molho de ruas, um peloirinho e uma praça, as vagas retiram-se e abandonam um hotel, uma prisão, um bairro, uma missa campal, um velório, as vagas retiram-se e abandonam-nos a nós, à mesa, a comermos os grelos e a pescada do jantar…"
A Ordem Natural das Coisas - Antonio Lobo Antunes
Hau guztiau gogora ekarri dut bart Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobela irakurtzen ari nintzela protagonista-narratzaileak euskarazko itzulpenen kontura egiten zuen gogoeta irakurritakoan.
“Eseri delarik, Zumalacárregi ireki du, ez irakurtzen hasteko asmoz, begiratu xeheago bat emateko baino. Edonola ere, ezin izan du lhen paragrafoa irakurtzen hastea ekidin. “Ufano de los triunfos de Salvatierra y Alegría, en tierra alavesa, Zumalacárregui invadió la Ribera de Navarra, donde el Ebro se bebe tres ríos: Ega, Arga y Aragón”. Zelako hasiera ederra, pentsatu du bere baitarako, ze sarrera zuzen baina aldi berean elegantea, ufano hitzarekin hasten den ezein esaldi ezinbestean den bezala, bestalde. Ufano euskaraz nola emango lukeen pentsatzen jardun du eta ez du boteprontoan hitz egokirik topatu; ziur aski, pentsatu du, nobela euskarara itzuliko balitz, hitz lauso, orokor eta gatzgabe horietako bat erabiliko zen, “zorionez” edo “zorionez hordi” edo halakoren bat. Literatura pixka bat irakurri duen edonork daki ordea ufano hortik aski urrun dela; sarritan egiten du zalantza, baina, euskal itzultzaileak literaturazaleak ote diren. Insufribleak egiten zaizkio literatura itzulpen gehienak, halako idazkera txepelez egindako testu masa gogaikarria. Aurreko urtean aproba egin zuen liburutegiko euskarazko irakurle taldera apuntatuta, baina saio gutxi batzuk baino ez zuen iraun. Oroz gain, aitortu behar du, euskal liburu eta autore gehienek eragiten zioten nagikeria zegoen; guztiak ere gutxi asko gai eta estilo antzekoz idazten, ez originaltasunik, ez talenturik. Emaitza hutsalak iruditzen zitzaizkion gehienak, oso urruti gaur egunean nazioartean egiten den literaturaren kalitatetik. Hori esatera nor ausartuko da baina? Nork irekiko du Pandorarena? Horregatik, aurten gaztelerazko tadean eman du izena, eta programatik beretik hasita, kontua diferentea da: Virginia Woolf, Javier Marías, Joseph Roth, Jean Echenoz, Juan José Millas… Beste maila bat.”
DEKLARATZEKORIK EZ – Beñat Sarasola
Jakina, printzipioz euskarazko itzulpengintzari buruzko iritzi hain gogor eta ezkor hau Sarasolaren nobelako protagonistari dagokio; baina, nik uste guztiz zilegi dela susmoa izatea, batez ere Beñatek hedabideetan euskarazko liburuen kritikak egiten dituen aldetik, beraren iritzia apurtxo bat mozorraturik ere azaltzen dela. Auskalo! Baliteke ere Sarasolak euskarazko literatura berez, senez,  gaitzesten duen euskaldun prototipikoaren potreta egin nahi izatea. Ez dakit nobela irakurtzen hasia bainaiz, hau da, ezingo dut ondoriorik atera harik eta liburua oso-osorik bukatu arte. Areago, nik ez dut euskarazko itzulpenak leitzeko ohiturarik, ez baldin bada originala nik ez dakizkidan hizkuntza batetik itzulia dagoelako, Sergei Dovlatoven errusieratik bezala. Izan ere, Dovlatoven hiru liburu irakurri ditut, bi euskaraz Maleta (Amaia Apalauza Ollok itzulia) eta Konpromisoa euskaraz (Iker Santxo Insaustik itzulia) eta hirugarrena ordea gazteleraz, La Zona (Moises Ramírez Traperok itzulia). Nik ez dakit, ezin dut jakin errusieraz ez dakidalako, zenbat ñabardura edo xehetasun galdu dudan Dovlatov euskeraz zein gasteleraz irakurrita, Ondo baino hobeto dakidana ordea bestela inoiz eta inola gozatuko ez nuela da, gaztelerazko zein euskarazko itzulpenak bikainak baitira funtsean Dovlatoven obraren mamia nireganatzearren.
Gauzak horrela, ezin dut gauza handirik esan beste euskarazko itzultzaile batzuen lanaren kontura, ez baldin bada pertsonalki ere estimatzen dudan Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearen lanaz. Izan ere, berak oparitu zizkidan aldez aurretik frantsesez irakurriak nituen Samuel Becketten Molloy zein Jean Echenozen Tximistak zein 14 liburuak euskaraz irakur nitzan, aldez; ezin ageriagoa da, ezin argiago diot, Gerardo oso maila handiko literaturazalea dela. Horrenbestez, eta betiko lez, orokorpenak orokorpen.
Txema Arinas


    Oviedon, 2019/05/16

    jueves, 16 de mayo de 2019

    DE LAS CATEGORÍAS EVIDENCIALES

    Un relatico para SLN: DE LAS CATEGORÍAS EVIDENCIALES. Por el título parecería que va de Kant, Hegel, "Schopen" y de toda esa peña; pero no, en realidad va de "putes", mafiosos del Este, jueces chungos y hasta de la "nueva política": https://punica.es/de-las-categorias-evidenciales-por-txema-arinas/?fbclid=IwAR2hBMfOoxN8T-kywzuosq8aqt4O4MUnZK3IErhn0bza-FgRCGq36onetG0




    Poco importa que el lugar parezca por fuera y por dentro un inmenso puticlub, que los agentes que actuaron la noche que entraron en el puticlub más famoso y grande de Asturias, Hookers, declarasen que las mujeres que había en la sala iban «con ropa muy corta y provocativa», tampoco el hecho de que hubiera treinta y dos «señoritas» acompañando a la vez a los clientes que acababan de conocer en el local, todas ellas casualmente de origen extranjero, preferentemente brasileñas y ciudadanas del Este, y, vaya por Dios, alojadas en el Hotel de al lado, un hotel cuyo registro de entradas demuestra que la mayoría de los huéspedes lo son durante largas temporadas.
         No, nada de esto importa porque según el dueño y sus empleados el local en cuestión no pasa de ser un “chigre” como cualquiera de los miles que hay a lo largo y ancho de la región, si bien que con más afora del habitual y una sala de fiestas incorporada para que los parroquianos quemen lo bebido sobre la pista de baile, eso y que tiene al lado un hotel que funciona de manera independiente: “Ya sabe, señor juez, por si alguno se pasa con la priva y luego no quiere ponerse al volante…”
         Como dato que corrobora lo anterior, comentar que una de las «señoritas» dijo que se había quedado con una amiga a dormir porque habían bebido, a lo que la fiscal le respondió: «¿Tres años se quedó a dormir?», en referencia al tiempo que le constaba que había permanecido ocupando una habitación.
         Pero bueno, yo no soy nadie para cuestionar una sentencia judicial. Si el juez dictamina que según las pruebas presentadas por la policía no se puede demostrar que Hookers es un puticlub como la copa de un pino -¡si hasta tiene un sex-shop dentro por si la clientela se anima  aprobar cosas nuevas con las chicas…”, pues no lo será y punto. Y eso aunque, insisto, nadie en Asturias va a Hookers a echar unas sidras o meterse un pollo al ajillo entre pecho y espaldas, todavía menos a probar la cocina fusión o a una tertulia acerca de la capacidad oratoria del presidente regional.
         He ahí, en todo caso, la diferencia entre lo que puede ser una evidencia popular, esto es, «si camina como pato, grazna como pato y nada como pato, entonces es un pato.», y la jurídica, según la cual un pato sólo lo será mientras se pueda presentar una prueba que lo confirme, por ejemplo un huevo recién puesto por el sospechoso o unas plumas del culo de éste.
         Y sí, mucho chiste con la sentencia, sobre todo a cuenta de los «callos con putatines», que dice la gente de la zona que es la especialidad de la casa. Esa y también mucha trata de blancas, explotación y podredumbre de todo tipo por un tubo. Porque diga lo que diga el juez, que por algo lo dirá, no será el primero al que luego se le descubre asiduo del mayor putiferio de Asturias, así como no pocos próceres locales y empresarios de renombre, que por algo es en el Hookers donde se han cerrado los negocios más importantes que se han llevado a cabo en los últimos años, y aquí da igual si entre particulares o entre estos y las diferentes administraciones, para el inspector responsable de la operación encargada de desmantelar la trata de blancas peor que mal encubierta que se llevaba a cabo en el local desde hacía décadas, lo que él vio no deja lugar a dudas.
         Empero, el inspector no se engaña, es empecinado sí, pero de tonto ni un pelo, la sentencia del juez demuestra a las claras cuál es el estado de las cosas en el distrito al que fue destinado apenas hace un año y sabe que las autoridades no moverán ni un dedo por desmontar el entramado criminal que tiene montado el dueño de Hookers, se dice que un simple testaferro con pasaporte español de la mafia rusa o alguna otra por el estilo. No se puede luchar contra los molinos por muy de caballero andante que vaya uno por la vida. Al menos no cuando la mayoría de los molinos son asiduos del Hookers o pueden recibir alguna que otra gratificación por parte de la mafia cuestión. Aunque, para qué engañarnos, a veces con saber que la mafia que sea puede estar detrás ya es suficiente para no querer meter las narices en el asunto, no te las vayan a romper a ti o a los tuyos.
         Por eso mismo el inspector ha decidido combatir al pelele que regenta el Hookers y a sus socios del Este desde fuera del cuerpo. Sí, lo ha pensado mucho y al final ha resuelto que sólo desde la política se puede combatir a la mafia y sobre todo la indiferencia o la complicidad de los mandamases que tienen en sus manos el poder para poner coto a la primera. Ahora bien, sabe que no tiene nada que hacer con los partidos tradicionales que copan las instituciones locales desde hace décadas, digamos que desde el inicio de la democracia. Por eso acaricia la idea de ofrecer su experiencia policial, y sobre todo su más que demostrada voluntad de acabar con el crimen, a los nuevos partidos emergentes que han surgido desde la Crisis del 2018, partidos que se postulan para dar un vuelco al estado de cosas que lleva padeciendo el país y que dicen comprometerse en la defensa del ciudadano de a pie y muy en especial con el más débil, partidos que prometen acabar con las componendas entre la política y los intereses particulares de ciertos ciudadanos con o sin pasaporte español. El problema es que el inspector todavía no tiene muy claro por quién decantarse, si por la izquierda pura-purísima, esto es, todavía más a la izquierda de la infinita pléyade de candidaturas “verdaderamente de izquierda y no como esos otros vendidos, revisionistas y chupópteros”, la misma que empezó muy fuerte con el tema de poner patas arriba todo, que parecía dispuesto a hacer limpieza de toda la mierda que rodeaba a la cosa pública, pero que con el tiempo parece haber ido perdiendo fuerza y sobre todo prestigio por más de una metedura de pata, o acaso mejor por los superpatriotas españoles y más españoles que nadie recién llegados al ruedo político, gente con ideas muy claras, la mayoría de ellas de cortar por lo sano con todo lo malo, de recuperar valores que él cree compartir sólo porque es lo que le inculcaron en casa y en los que siempre ha creído toda la vida. Así que nuestro inspector duda, duda mucho, no se decide, o más bien no puede hacerlo, no sin miedo a equivocarse, pues quién le dice a él que los rumores que corren en la comisaría acerca de que también han visto a ese o al otro político de cualquiera de los dos nuevos partidos emergentes acudiendo a Hookers a echar la tarde no son ciertos. En fin, un verdadero dilema.
    Relato: © Txema Arinas, 2019.

    jueves, 9 de mayo de 2019

    MARTXOA 3 (bai, pelikularen uberan…)

    Hitzen Uberan argiratutako ipuintxoa: "Martxoak 3 (bai, pelikularen uberan...



    Istilu ikaragarriak suertatzen dira hirian nonahi. Ezin naiz kalera jaitsi auzoko haurrekin jolas egitera, arratsaldero bezala gure etxeko espaloian. Arriskutsuegia omen da, behin baino gehiagotan hiriaren erdigunean ia egunero ospatzen diren manifestazioak gure etorbideraino iristen baitira. Atzo bertan poliziak tiroka bost langile hil eta ehun inguru zauritu zituen, auzo bateko elizan ikasle eta langileen arteko bilkura bat galarazteko. Nire gurasoak samindurik zeuden oso. Egia esan, nagusi guztiak oso atsekabe edo haserre omen daude, nire gurasoen senitarteko zein adiskideek beste hizpiderik ez baitute etxera datozela; “ez dago eskubiderik, denok garbituko al gaituzte?”. Orain dela pare bat egun edo, nire aitak hiriko katedral berriaren ingururaino eroan ninduen bertan poliziak tiroz hildakoen hileta ospatzen zen eta. Gure amak ez zuen nahi inondik inora ni haraino eramatea, bertan jende andana egongo zelakoan. Ez zen, ez, berak zioenez, ni bezalako zazpi urteko umemoko batendako lekurik egokiena. Hala ere, katedralera bidean gindoazela aita eta biok, ni bezalako umemoko pila ikusi nuen euren aitaren eskutik oratuta. Katedralaren sarbide nagusiaren inguruko harmailetan geundela ezin ginen, ordea, nahi beste hurreratu hiriaren erdigunean zehar hildakoen lankideek sorbalda gainean zeramatzaten zerraldoen segizioa gure sudurren aurretik pasatzen ikuste aldera. Jendetza itzela zegoen gure aurrean, bertako ia denak marmarka poliziaren balizko eta ezusteko agerpenaren kontura, euren eta batez ere gobernuko barne ministroaren kontrako aldarriak etengabekoak baitziren, baita herriaren mendekua argi eta garbi, eta gero eta ozenago ere, eskatzen zutenak. Zerraldoak iristear zeudela, berriz, isila nagusitu egin zen. Orduantxe, gure aurreko jende arteko zirrikituetatik zerraldoak pasatzerakoan, nire aitak eskua estutu zidan gogor, doi-doi min egiteraino. Areago, ondoko askok ukabilak altxatu ahala, nire aitak gero eta gogorrago estutzen zidan eskua. Hala ere, ez nintzen kexa egitera ausartu, bat-batean hedatu eta izugarri zurrundu egin zen, isilak galarazi zidan eta. Nire aitari begiratu baino ezin nion egin. Haren musuari erreparatu nion, hunkituta zegoen. Orduan, ez dakit nik oso ondo zergatik, ni ere hunkitu egin nintzen.


    -Denok garbituko gaituzte ala?

    Nortzuk ziren denok? Katedral inguruko hiletara joan aurretik aitari aditu nion bost hildakoak langile hutsak zirela, alegia fabriketan lan egiten dutenetarikoak, gure izeko Agedaren senarraren modura, lanabesak egiten zituen lantegi batean ziharduen Asturiasetik etorritako gizontxo jator eta berritsua. Nire aita bazen ere langile fina eta porrokatua, berak etengabe aldarrikatu ohi zuenez, inongo lantegian lan egiten ez zuena baina. Hala ere, bazuen gustuko ere oso bestelako langilea zela azpimarratzea, buruzagirik gabekoa, bere kabuz lan egiten baitzuen gure etxean antolaturik zuen ile-apaindegian, behar beste orduz orrazi zein eskuko lehorgailuari atxikita, etxeko gastuak eta ordaindu ahal izateko. Madrilen maisutza industriala ikasi zuen garaitik, hain zuzen, gogoan zuen pelukeria akademia irekitzeko asmoz aurreztearren. Gure aitak ez zuen beste inorendako lan egin nahi, berak zioenez bere leinukoek sekula ez zuten halakorik egin. Bestalde, denek lan egin behar zuten gogor, dela euren nagusiengandik jauretsitako lursailetan su eta gar, dela ekinaren ekinez erosi zituztenetan, etxeko ez zuten inoren ordainpean lan ez egitearren.

    -Beste inork zapaldua ez izateko zure lanaren jabe izan behar duzu, bestela akabo, bestela boteretsuen makurkerien mendeko bihurtzen zara; gizon osoa izateko, gizon librea izan behar.

     Eta baldin bazegoen boteretsuen makurkeriak ezin errukigabeago edota gogotsuago babesten zituen zerbait, hori zen heldu guztien ahotan zegoen diktadura hitza. Endemas, gure osaba Keparen hitzetan, gure hiriko auzo hartako elizan gertatutakoa gure hiriko langile mugimendu indartsuaren antolaketa eragozteko propio antolatua omen zen, Madrildik bertatik, baita langileek joandako asteetan herritar guztien eskubideak zapaltzen zituzten diktadura eta enpresaburu diruzaleen aurka deitu eta erabateko jarraipena lorturiko greba orokorra indarrez bertan behera utz zezaten ere. Gauzak horrela, dohakabeko egun hartan eta goizeko lehen orduetatik hasita, poliziak manifestazio guztiak gogotik erreprimitu zituen. Arratsaldeko bostetan berriz, auzuneko elizan langileen batzarra egin behar zenean, suertatu zen sarraskia; Polizia Armatuak —grisak— elizan sartu ziren abadearen ohar zein erreguei muzin eginez, eta langileak irtenarazi zituzten gas negar-eragilea erabiliz, nahiz eta esparrua itxia izan. Eliza husterakoan, langile ugari jipoitu zuten. Hala ere, iskanbila nagusitu egin zen poliziak pistolaz eta metrailetaz tiro eginda ehundik gorako pertsona zauritu eta, guztiz lazgarriena izan zena, aitaturiko bost langileak hil zituenean. Haietariko bi, tokian bertan hil zituzten; beste hirurak, ostera, zauri larrien ondorioz hurrengo egunetan hil ziren ospitalean.

    -Ikusten? Ez dute ezertan erreparatzen, mugitzen den edonori tiro egiten diote. Denok garbitu nahian dabiltza eta.

     Arratsaldero bezala ere nire aitaren eskutik irteten nintzen hirian barrena paseatzera. Egun haietan, aldiz, bagenekien ez zela batere komenigarria erdiguneraino hurreratzea, istiluak nonahi eta noiznahi sortzen baitziren, gehienak ere ia ustekabean. Izan ere, langile mugimenduak antolatu eta deituriko manifestazioez gain, sarri askotan ere istiluak sortzen baitziren hiruzpalau gizakumetik gora kale erdian bildu orduko, batez ere Alde Zaharretik gertu-gertuan egotekotan, badaezpada, eta betiere edozein huskeriaren kontura, gehienetan begiratu makur baten erruz poliziaren lechera bat euren paretik pasatzerakoan edo.

    -Begira putakume horri, bai ausarta, bai, pistola eskuan manifestariei mehatxuka!

    Auskalo nork dakien zein zuhurra zen nire aita, arratsalde egun haietan erdiguneraino eramaten ninduela manifestari eta grisen arteko liskarrak gertutik ikusteko, batik bat gure amari istiluotatik hainbat urrunen joateko agindu eta gero. Ikuskizun benetan zalapartatsu eta batik bat arriskutsua ni bezalako umemoko batentzat, sarritan poliziaren gomazko pilota zein kezko boteetatik ihesi zihoazen manifestariak guganantz arrapaladan jaisten baitziren Alde Zaharreko aldapetan behera gure gainera oldartzeko arriskutan. Beldurrak geunden, bai, nire aita eta biok, baina aitari erreparatu baino ez nion egin behar zein neurritan zegoen asaldaturik, poliziarekin gero inoiz ez bezala benetan erresumindurik, gure begien aurrean gertatzen ari den guztiari amorrazioz begira.

    -Asasinoak!

    Egun batzuk geroago, Manuel Fraga Iribarne eta Rodolfo Martin Villa ministroak gure hirira heldu dira. Biak jotzen dituzte sarraskiaren erruduntzat. Biok, Guardia Zibilaren zuzendariarekin batera, ospitalera joan dira zaurituak bisitatzera, nire aitaren aburuz haien aurpegia garbitze aldera. Kalean, haatik, egundoko istiluak sortu dira behin eta berriro, bi ministroen itxurakeria salatzeko asmotan. Badirudi istiluok hain handiak eta bortitzak izan direla ezen sekula baino polizia gehiago oldartu baitzaie manifestariei. Izan ere, sirena-hotsak gero eta ozenago entzuten dira gure etxetik, manifestariak gu bizi garen etorbideraino lasterka eta moltsoka iritsi ahala. Koitaduak, nik esango nuke beldurra sumatzen zaiela begitartean gure leihoaren azpiko espaloiraino arnasestuka iritsi eta atzera begiratutakoan direlako grisak ere haien atzetik korrika datozela ikusi dituztenean. Orduan bai, izua inoiz baino ageriagoa azaldu da kalean ihesi dabiltzanengan zein leihoetatik begira daudenen deiadarretan. Ez da gutxiagorako, grisen furgoiak azaldu egin baitira ia oharkabean etorbidean, sirenak garrasi, eta berehala jaitsi dira hauetatik kasko eta ezkutuz ondo hornituriko polizia andana, eskuetan porrak eta gomazko pilotak zein kezko boteak jaurtitzeko eskopetak daramatzatela.

    -Uztazue gazte gaixo hori, ez dizue ezer egin, koldar alaenak!

     Orduantxe, zoro moduan korrika zihoala behaztopatu, lurrera jausi eta bertan hiruzpalau grisek inguraturik datzan gazte ihar tximatsu bat ikusi berri dut gure leihoaren azpiko espaloian. Berari jo eta ke kolpeka ari ziren poliziak euren porrekin, baita ostikoka ere. Are okerrago, artean polizia batzuk hasi dira euren gomazko pilota-jaurtigailuekin tiroka, lurrean eroritako mutikoari egundoko jipoia ematen diharduten agenteenganaino aldarrika hurbiltzen ausartu diren oinezko batzuei. Gris batek oinezko suminduotariko bat paparrean jo egin du gomazko pilota batez; lurrera erori da zerraldo. Ondoren beste gris batek tiro egin du berriro, oinezkoek begiak estali dituzte atoan– badaezpada, azken egunotan manifestari batek baino gehiagok begi bat galdu egin baitu gomazko pilota baten erruz-, eta arineketan egiteari ekin diote ziplo. Gure amak ezin izan du gehiago jasan, gehiegizkoa (demasekoa) iruditu zaio, benetan onartezina, eskandalagarria. Horrenbestez leihoa zabaldu, burua luzatu eta bera ere agenteei aldarrika hasi da ozen-ozen.

    -Uztazue gazte gaixo hori, ez dizue ezer egin, koldar alaenak!

     Zerraldo eroritako gazteari paparrean tiro bat jo egin dion grisak berak gure amari luzatzen dio gomazko pilota jaurtigailua, kargatu berria omen du.

    -Barrura sartzeko, emakume! –mehatxu egin dio poliziak eskopetaz.

    -Zoazte denok popatik hartzera, gaizkileak, zuek zarete gaizkile bakarrak!

    -Barrura sartzeko! –poliziak katuari eutsi eta gure amari tiro egiteko imintzioa egin du.

     Orduan gure aitak besotik oratu eta barruraino bultzatu du gure ama. “Txoratuta al hago, ala gura al dun txakur horrek hiri ere begi bat ateratzea?” Gure aita bere onetik at zegoen. “Zer dela eta arriskatzen haiz hain modu txoroan, emazte?”, galde egin dio orain dela pare bat egun edo manifestari eta grisen arteko liskarrak gertutik ikustearren Alde Zaharreraino eskutik oratuta eraman ninduen gizonak.

    Txema Arinas
    Oveido, 2019/05709

    miércoles, 8 de mayo de 2019

    VAINAS CON PATATAS


    Hay días de plomo,
    como el cielo que nos cubre.
    Nada parece salir bien,
    todo se nos va entre las manos.


    Días que sobran,
    como todo lo que nos pesa.
    No damos pie con bola,
    Desearíamos tirar la toalla.


    No suena esa llamada,
    vivo en una eterna insatisfacción.
    Me tiraría por la ventana.
    Ya veo que reboto en el toldo del vecino.


    La mañana alcanza su cenit,
    el hambre se abre paso entre las murrias.
    Saco las vainas de la nevera,
    bajo a comprar patatas de esas que sudan.

    martes, 7 de mayo de 2019

    ESA GENTE HORRIBLE




    Que estamos rodeados de gente bruta, zafia, básica, cuando no de verdaderos hijos de puta, no hay ninguna duda. Los va a haber siempre y el problema es sólo una cuestión de porcentaje. En eso pensaba este mediodía mientras conducía hacia el cole del enano y veía cómo un fulano cruzaba por donde le salía de los huevos provocando el frenazo del coche que iba delante del mío, y lejos de disculparse iba y le hacía una peineta al conductor por haberle pitado.

    Y también lo recordaba hace un rato saliendo del portal con el canijo cuando, tras abrirle la puerta a un vecino que venía de la calle, éste pasaba delante de nosotros sin darnos, no ya las gracias, sino un miserable y breve "buenas tardes." Y lo pensaba, porque servidor es tan sentidooo..., mientras echaba azúcar al café en la terraza donde espero a que el pequeño salga de su clase, cuando de repente me sobresalto porque suena a todo volumen una melodía horrible de esas de moda en el móvil de una pava que, lejos de apagarlo, deja que suene un rato largo antes de contestar para ponerse de inmediato a berrear como una loca. Esto rodeada de clientes estupefactos, ya que qué necesidad teníamos de saber que su ex-marido es un puto desgraciado vago y borracho que no cumple con la pensión del guaje y que ella se pasa por el chocho las sentencias de la juez porque ella es mucho ella y así todo.

    En fin, gente horrible de la que te gustaría tener constancia que van engrosando las listas de muertos en accidente de tráfico de la DGT o por infarto cerebral. Sí, qué barbaridad; pero nótese que no deseo una agonía larga y dolorosa a nadie, no soy un sádico. Sólo me regocijo con la posibilidad remota de cierto equilibrio natural, darwiniano si quieres.

    *José Gutiérrez Solana. Chulos y chulas. 1906

    BURBUILAKOAK


    Atzo irakurri nion Xabier Maiza lagunari ehizaren aldeko mugimendua erabat transbertsala dela PPkoak zein Bildukoak biltzen dituelako besteak beste. Ni ez naiz ehiztaria, ez dut gogoko. Ez naiz herrikoa ere, 16 urterekin Gasteiz inguruko herrixka batera aldatu nintzen betiko bizimodu kaletarra egitearren ere. Aita nuen herrikoa, ama berriz hirikoa. Denon bizimodua erabat kaletarra. Mendi eta zelaiak maite ditut, bai noski. Natura maite dut oso. Esan bezala, ehiza ez dut gogoko, batik bat aberaskiloena; baina, ulertu ulertzen dut baserritarrek gehienbat egiten duten ehiza, ehiztarien beraien jokaera asko atsegin ez izanagatik. Gauzak horrela ehizaren kontrakoen argudioei erreparatzen diet eta aitortu beharrean nago gehienak kalekume handiusteko ezjakin listopasatu batzuenak begitantzen zaizkidala. Zer esanik ez, hirigunera heltzen diren basurdeen kontura dihartunean... Beldur naiz bi munduak, baserrikoa eta kalekoa, sekula baino elkarrengandik urrunago dauden. Beldur naiz kaletar asko eta askorena errealitatearen gordina bazter uztearren arduragabekeria narzisistaren burbuila baten barruan dagoen. Eso bestela esanda -eta bai, zertarako orduan hainbeste hitz eta pitz - beste behin ere bertutea beti egoten da erdibidean.

    INVIERNO A LA VISTA

             T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...