viernes, 13 de diciembre de 2019

ASTEKOAK


Badut Mondra inguruko lagun batek noizik behin Goiena Telebistaren bideoak bidaltzen dizkidana, atzo bidali zidan Gurutze Gorriko kide bati egindakoa, "jostailu hezitzaileak" banatzeko kanpainaz arduratzen dena. Badirudi jostailu berriak, hau da, denok etxean erabili edo ireki gabe omen ditugunok, bazter utzita dauden haurrendako emate aldera. Oso ekimen polita duda izpirik gabe. Orain bai, jostailuak "hezitzaileak" izan behar dira ezinbestez. Zer den "hezitzailea", Gurutze Gorriko arduradunaren esanetan: "Barrixak izan behar dira, bai; baina ez dira sexistak izan behar, ez dira belikoak izan behar, azken finean jostailu beliko batek ez dosku ezer onik erakusten, "kooperatiboak" be bai, hau da, beste batzuekin jolastekoak, beste haur batzuekin jolas eitia oso inportantia dalako, batez be inguramenakin daukotzun beste harreman batzuk ikasteko eta..." Puuff...

Jakina,hau entzuda nik nire buruari galdetzen diot: Nola da posible nagusi bat jagole egotea haurrek zelan eta zerekin jolasean egin behar duten erabakitzeko, zaintzeko, kontrolatzeko? Noraino izango ditugu pertsona hauek zaindari egunerokoan zuzen ala ez jokatzen dugun erabakitzeko? Hau ez al litzateke seminarioak edo konbentuak hutsik egotearen ondorio zuzena? Edo bestela esanda, orduko zentsoreak, inkisidoreak eta, hots, antzinatik infernua asmo onez beteta daukatenak, ez al dira gaur egungo bihotz oneko arima saiatu hauek? Hainbeste kosta al zaie haurrak bake santuan uztea haur bezala libre eta lasai jolas eta batik bat joka egin dezaten? Zergatik gure haurren zeregin guztiok etengabeko kontrolpean izan nahi dituzue, hitler/stalinzale horiek? Gainera, dakizuela, haurrek ez dizuete kasu apurrik egiten!

Nire aldetik igotako margolaneko jokoa proposatzen dut, hau da, Hertzainakekoek kantatzen zutena hainbat arinen ikas dezaten nola edo hala: "denok izatez jaiotzatik puta seme batzuk besterik ez gara"...






Txakurtxoa etxera ekarri aurretik argi eta garbi esan nien ama eta bere bi semeei: "Ez dut inolako asmorik txakurtxoaz arduratzeko, nahikoa dut-eta mundura ekarri ditugu basapiztiekin. Izan ere, dagoeneko lan eskerga kentzen didazue." Haiek, jakina, edetz, ez zela beharrezkoa izango, dena euren kargu. Gaur goizean, hirrugarren eguna etxe honetan, pasilloan egindako txiza bi aldiz garbitu behar izan dut fregonaz. Areago, etxe honetara sartu nintzen lehenengoan, nire aitamaginarrebak bizi zirenekoan, akordura etorri zait katu kiratsa nonnahi zen eta; egia esan, gerora jado behar izan zuten zeharo ustelduta. Jakin badakit ere txakurren txiza oso bestelakoa, nik nire ia bizi osoan txakurrak eduki baititut, bospasei, eta egia esanda, eduki badaukat bertan beste bat ere gure amarena neretzat hartzen dut-eta. Horrexegatik dakit nik ondotxo oso umetatik zer den txakur bat maitatu, gozatu, galdu eta batik bat sufritu. Horrexegatik ere koxkortutakoan premiazkoa, ezinbestekoa, ez den min orori bazter egiten saiatzen naiz etengabe. Hala eta guztiz ere, nola ez maitatu txakur muxu goxo hau, bihozberegiak gara-eta...






Eztia, baina ez edonolakoa, Allerrekoa baino, Asturias aldeko mendi goienetan. Ezta inolako publizataterik hemen baino erosi ezin delako, gutxien aipatzen den Asturiaseko harribitxietako bat, bai horixe. Gauero esnearekin sinfalta. Nola da posible inork eztia gustuko ez izatea. Egiazkoa diot, ez saldu ohi duten ore nabar argi hori. Zertara dator hau? Auskalo, atzo bukatu zitzaidan duela pare bat aste erositako poto txikia eta nire emazteak, gaur jaiegun izanda eta guzti, ekarri egin dit poto handia deitaletxo gisa. Zergatik ez duzue eztirik jaten? Eztia zoragarria da zentzu guztietan. Eta ni, gainera, gero eta eztiagoa egiten nau, alafede. Beharbada horrexegatik erosten dit, naizen astapotroa kosta hala kosta eztitzeko asmotan.





Eguneko bi ikasgaiak

Bide guztiek ez zaramatzate Erromara; batez ere kontrako bidetik zoazenean. Eta ondartza negu atarian gogokoen ditudan gauzetako bat da; zer dela eta? Eguzkiak kiskaltzen ez nauelako, eta, jakina, hondartza bera hutsik egoten direlako.

Itsasora begira, urrun, oso urruti, Finis Terrae ondoan alegia, Lau Teilatu etengabe kantatzen duten aldreetatik salbu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...