viernes, 27 de diciembre de 2019

ASTEKOAK



Tira ba, honatx nire bigarren saioa Gabonak bezar bezala zoriontzeko moduan, eta batez ere nire buruaz hitz egin behar izan gabe. Ez nuen asmorik, ez, egunok itzel atsekabetzen bainaute kontura ez datozen hainbat gauzagatik. Izan ere, nik ez dut inolako Gabon zirrararik edo, ez baldin balitz gero arratsaldean nire emazteaten gusaroenera joan behar dudalako ezinbestez, hau da, Eguberriak bake santuan edo guztiz kontrakoan ospatzera, baina, beti bezala atzamarrak antxumatuta.

Edozela ere, gaur goizean, eta egun berezia dela eta errutinari muzin eginez, ordubetetik gora ibiltzera joan naiz etxe inguruetan. Egun ikaragarri ederra abenduko egun baterako, ezin ukatu nolabait, supertu, adoretu egin naizela halabeharrez, betiere exajeratzeke, noski, ez dezagun aldrebesa izateko ohitura izorratu. Egia esanda, gero eta sasoitsuago sentitzen naiz gatza zein demaseko edana alde batera utzi ditudanez geroztik, baleike izatea Gabon garaian etengabe argaltzen ari den ez-kristau bakarra. Halere, ni oso moldaerraza naiz, berehalaxe animatzen naiz edozein huskeriagatik, hau da, beti kexu baina bizitzari gogotik eutsiz. Egia esanda, nire txikerraren azken eskola egunean ama batek adina galdetu, nik 50 urte erantzun eta bera harri eta zur zegoela aitortu zidan, haren ustetan ematen ez bainituen; niretzat, benetan, Gabon oparirik politena, batez ere egunotako engaiamenduzkoen aldean. Baina, eta lehen esan bezala, ni egiatan oso konformaerraza naiz. Eta hau guztiau esanda ere, opa dizuet mahai gainean ardo ona egotea; bestela zuek esango didazue honek guztionek zein zentzu duen edo.






GABON IPUINA


-Hara seme, zergatik zatoz ia negar zotinka?


-Maisuak esan digu oso ume koxkorrak garela Papa Noel edo Los Reyes Magos existitzen direla sinesteko.

-Baina zuk bazenekien, iaz esan zenidan susmoa bazenuena.

-Bai, baina sinetsi nahi nuen. Fantasia gabe ez dago Gabonik.

-Lasai, motel, egia da ez dagoela Santa edo Magorik; baina, Olentzero bai, badago.

-Zer dela eta, euskalduna delako eta bere hitza beti betetzen duelako?

-Besteak beste; baina, batez ere bere oparitze esparrua murritzagoa delako

-Bai, alde horretatik ikusita badu zentzurik, bai. Noiz joango gara Gasteiza?






Sendagileak aste honetan tentsiorako pilula aldatu eta asteburuan pare bat ardo kopa berriro edateko aholkatu zidan gehien jota. Gauzak horrela, nik men egin eta aukeran, hots, atzenean hil behar izan ezkero, nire aitarekin oso gaztetan Atxalden landatutako mahatsekin egindako ardoaz beste mundura joateko ahotan prest egon naiz behinik behin, itzela zen mahasti hura Remellurikoei saldu zien eta. Gatzik gabeko txuletoia ere primeran zegoen, alajaina. Zergatik gauzok kontatzen ditudan, ez dakit; baina, asko sufritu egin dut asteotan berriro elkarrekin egongo ez ginelakoan, ardo beltz maitea; "Cuando yo me muera, me han de enterrar, en un..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...