viernes, 13 de marzo de 2020

ASTEKOAK



Tira ba, gauza bat ezin argiagoa da: dagoeneko inor ez dago "gripe aviarraren" beldur. Edo bestela esanda, noiz edo noiz, baina beti ezinbestez, datorrena badoa...




ZER EGINGO DUGU HAURREKIN?

-Aitonamonekin ezta komeni, badaezpada.

-Ezin ditugu inora eraman elkar kutsatu ez dezaten.

-Baina norbaiten kargu utzi behar genituzke!

-Bai, inmune den norbaiten kargura.

-Horixe, ezer sentitzen edo nozitzen ez duen norbait.

-Baina Nor?

-Eta aitonamonak ere bai, harekin utzi behar...






Eta Martxoak 8.ko manifatik etxera bueltatu zirenean gizonezkoak pankarta laga, sofan etzan eta telebista piztu egin zuen. Emakumezkoak, ordea, etxea apurtxo bat bildu, labadora bat ipini, eta afaria zein seme-alabendako biharamuneko hamaiketakoak prestatu egin zituen bere bikotearen alboan eseri baino lehen elkarrekin ospatutako jai eta aldarrikapen egun hartako gorabeheren berri edukitzearren. Alabaina, gizonak emakumea neke-neke eginda somatu orduko zera galdetu zion.

-Aizan, laztana, zer dela eta ez didan "laguntzeko" eskatu?

-Zertarako, motel, gauzak erdizka edo gaizki egiteko? Nahiago diat nik neuk etxekoa egitea, horrela ziur nagok dena behar bezala eginda dagoela eta hirekin sofan ahalik eta arinen eser naiteke.

....








Nire ez hain aspalditxoan dena izaten zen laino domeka goizetan. Gaur igandeetan goizean goiz jeikitzen naiz lainoaren bila joatearren. Basoan barrena noala onddo izugarri potolo bat topatu dudalakoan nago urrinetik ikusita; baina, bertara heldu eta ona izateko handiegia eta gainera zurezkoa. Gauzak horrela tarte luze batez hausnarrean geratu naiz zeren metafora ote zen asmatu nahian. Izan ere, ametsetan nengoela uste izan dut atoan. Baina ez, bart gaueko ametsak oso bestelakoak izan dira, amesgaizto peto-petoak; gure aita corona virusak jota Maastrichen operatu behar zuten... Gainera ez zen batere normala nire aldamenetik pasatzen ziren "igandero" kirolazale amorratu saiatu guztiek diosal egitea -ageri da hiriko ozpinak berandu jaiki ohi direla...-. Bideari ekin eta Armentia herriaren inguruetara iritsi orduko zure ondotik pasatzerakoan inolako agurrrik egiten ez dizuten gaztetxo superziklatuekin topo egin dut. Ez dut esango belaunaldi gazteagoen nondik norakoen adierazgarria denik, hori kontuan hartuta ez dela posible denak :estopak" izatea...., hori "zakilzaharkeria" garbia litzatekeelako; baina... Edozelabe, goizo bidean egindako gogoeta txatxuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...