domingo, 15 de noviembre de 2020

AZKE EGUNOTAKOA



 -Aizan, Mariasun, nolatan otu zitzaizkinan maskara hauek?


-Ez al zaizkin gustatzen?

-Bai noski, gu bezalako mihiluze porrokatu batzuendako ezin aproposagoak!

-Baietz ba, nire suinaren asmakizun bat dun.

-Eta gero hi egun osoan berataz kexaka... 


EITBko zuzendari nagusia ez da euskalduna, horrek esan nahi du EITBko zuzendari nagusia Euskal Telebista zein Euskadi Irratiko euskarazko edukiak ulertzeko gai ez dela. Bitxia da gero, oso, euskal hiritarroi Batzokilandeko beste edozein arlotako lanpostu ziztrin baterako euskarazko perfilak eskatzen zaizkienean nahitaez. Euskaldunoi egindako mesprezu petoa -Katalunian edo Galizan halakorik posible ote?- eta beste behin ere EAJkoen kriston (euskal)itxurakeria. Edonola ere, jeltzaleen egiazko eukaltzaletasunaren erakuskarri bikaina ere bai; euskara itxurak egiteko, primeran, euskaldunon eskubideak aintzat hartzerakoan ordea betiere Sabinetxekoen interesen arabera, noski; si eso para la foto de la euskaraldia esa... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...