domingo, 8 de noviembre de 2020

EGUNOTAKOA


-6tik gorako talde guztiak debekatuta. Hori da legea, laztana.


-???

-Gutako norbaitek alde egin behar luke

-???

-Ez, katuak ez, ezta pentsatu ere!

-!!!

- Nagusia behintzat badago ondo hazia eta hezia...

-...

-Ondo ba, txikerrena; lan asko ematen du eta...



Hor kanpoan zeharkako konfinamendua, hots, tabernak eta agintarien ustez premiazkoak ez diren denda guztiak itxita, emaztea berriro telelanera, Asturiaseko presidentea, Xixoneko alkatea eta beste hainbat goi kargu kutsatuta omen, atzo hildako kopururik handiena pandemia osoan, Trump oraindio ere izorraketan, atzo ere berriro galdu nuen xakean nire seme txikiaren kontra... Espero dut txikerra eskolara daroadala inork "egunon" ez esatea; ez ditut batere atsegin gezurtiak, ni neu kenduta, noski.



-Ganbaran sutea eta hauek guztiok elkarrekin borrokan?

-Eztabaidaka ari dira nondik irten sutatik ihesi. Badira atetik irtetea zentzuzkoena dela diotenak, beste batzuk aukeran leihoetatik nahiago dutenak, eta egon badira ere ganbaratik bertatik irtetea proposatzen dutenak.

-Benetan?

-Eta esango banizu inongo suterik ez dagoela baieztatzen dutenak ere badaudena, alarma faltsua dela tabernariak lotara lehenago joan daitezen??

-Erreko gara denok!

-Txingarretaraino. Ilinti ederrak izango gara

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...