lunes, 27 de marzo de 2023

AISIA

 


Larunbat goizean,
kostalderaino eramango nauzu beti suhar.

Pozik osteran,
kalatxoriak gogaide itsas-labarretan zehar.

Lasai askoan,
ohiko buruhausteak aienatu bailiran azkar.

Gogoa jitoan,
itsasora begira ez dut ezertaz kezkatu behar.

Kresala azalean,
ahaztu dut bizitzan zer dela eta hainbeste zakar.

Begiak urrunean,
ezin gogoratu, ez, nire inguruan hainbat liskar.

Orain bapatean,
asmatu dut sarritan jokatu ohi dudala baldar.

Beti noraezean,
nire lekua egiaz non topatu ez dut aukera samar.

Biharko borrokan,
nondik aterako berriz ez etsitzeko bezainbeste indar.

Lehorrera bueltan,
gogoeta samingarri guztiak bihurtu zaizkit hondar.

Usaina arranparrilan,
akordatu naiz ona izan ohi den oro dagoela heltzear.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

DESENGAINUA

         Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...