martes, 20 de junio de 2023

SAGARROIA



 

 Ez ditut atsegin

laztanak zein laudorioak.

Egiten dizkidatenean

zimurtzen dut sudurra

ziplo.


Esan nahi dut,
nire akats eta mugen jabe izanda,
egokieraz baino
maite ez nautenen laztanak,
Edo jakin badakit ere,
gupidaz baino
egiten dizkidaten laudorioak,
maiz ere irainaren pare.

Biak zuriak, biak ispiluaren ifrentzua.

Izan ere, aitor dut:
Ruper Ordorikaren kirikioa naiz.
Bai horixe, Martin Larralde kantukoa,
"Arantzak barrurantza itzuliak dituen sagarroiak lez." 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

DESENGAINUA

         Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...