lunes, 26 de febrero de 2024

IZAPIDEAK



              Gaur da Iñakiren lehen funtzionario laneguna Diputazioan, edo zehatzago esanda Ogasun sailean. Iñakik ikasgai pila ikasi du oposizioak gainditzearren azken urteotan. Kostata bai, baina azken buruan, eta batez ere funtzionario askoren derrigorrezko erretiroari esker, bere lanpostua eskuratu egin du. Hala eta guztiz ere, lanean hasi aurretiko ikastaro batean parte hartu behar izan zuen hiritarrak nola artatu trebatzearren. Tamalez, eta baliteke aspalditik, agian txikitatik, amestutako lanpostura heltzeko azken maila edo urratsa zenez gero, Iñaki ez zen oso erne egon. Gauzak horrela, ez du oso argi ikastaroan ikasitakoa hiritarren arretaz jardun zutela. Halere, Iñakik bere buruan konfiantza handia du, oso tipo azkarra dela uste du, ia bizi osoan liburu edo zenbaketa artean. Hartara, lehiatilan prest dagoela lehenengo hiritarra heldu eta berak badaki zer egin, nola artatu, noski, oso sen handia du eta. Iñakik badaki zeinek ordaintzen dion, Diputazioak, beraz betiere Diputazioaren alde egin behar du kosta ahala kosta, ezinbestean, hortzez eta haginez, gorputz eta arimaz, baldin bada, edo batez ere, hiritarren eskubide zein interesen kontra. Ezin du besterik egin, hiritarrak lehiatilara heldu ohi baitira beti kexaka, auskalo zeren eskean, erreguka, administrazioaren ardura/bidegabekeriaren biktima errugabekoak edo balira bezala, betiere iruzur egiteko asmotan. Horrenbestez, Iñakik ezin argiago du: hiritarra etsaia da. Gauzak horrela, ez dago inolako dudarik, Iñaki funtzionario aparta, primerakoa, bikaina izango da, alafede.

Ana Dominoni brasildarraren ""Funtzionarioa"   


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...