viernes, 1 de marzo de 2013

BASAMORTUAREN ATARIAN


Albiste hau mingarria da, oso, oro har eta baita niri dagokidanez ere hainbat arrazoirengatik orain kontura ez datozenak. Bada gainera oso adierazgarria krisialdi honen egiazko nondik norakoez, Espainaren delako porrotaz hitz egiten denean EH aparte balego bekala jokatzen baita sarri askotan, hau da, egiazko eta erabateko porrot hori Espainia hegoaldean bakarrik balego bekala eta sekula ez geure artean, gu, noski, beti hobeak garelakoan. Hala ere, Sakana eskualdean gertatzen ari dena benetan larria da, egia esan ikaratzeko modukoa, langabezia nagusi bilakatu egin baita, ez dago ia inorendako lanik, dena, enpresa guztiak bertan behera geratu balira bekala, eta haietariko askok Nafar Gobernuaren eskutik dirulaguntzak jaso eta gero, Nafar agintari ustelei bertan iraungo zutela agindu eta gero kosta ahala kosta. Eta honen aurrean zer galdetzen diozu zure buruari, onartu beharrekoa ote da nahitaezko egoera larri hau merkatuaren legeak hala agintzen duelako? Zer esan jendea erbesteratzeko edo bertan gosez hiltzeko kondenatzen duen sistema honi buruz? Zer egin behar ustezko jende zuhur eta jakintsuaren aurrean "populista", "demagogoa" edo "antisistema" ez izateko, ezbeharrak datozen bekala onartu beso gurutzaturik, azken batean darwinismo ekonomiko batean bizi gara eta aurre egiteko dugun aukera bakarra da ondokoa izorratzea? Eta bukatzeko, non geratu, nora joan ziren oraintsu arte Alemania aldean sortu "kapitalismo giza itxurakoa" etengabe eta suhar aldarrikatzen zutenak?: "Altsasuko lantegien %90 itxita daude, LABen arabera, baita dendak ere. Langabeziaren aurkako neurriak eskatzen ari dira gaur Sakanan. Hainbat herritan manifestazioak egin dituzte 09:00etan; eguerdian abiatu dira Iruñean, eta iluntzean Altsasun egingo dute manifestazioa. Hainbat eragilek babestu dute gaurko greba deialdia. Eskualdean langabezia hazten ari dela salatzen ari dira, eta UPNri neurriak har ditzala eskatzen diote".

No hay comentarios:

Publicar un comentario