miércoles, 22 de agosto de 2018

NON DAGO NIRE IZENA, MARTA GOIKOETXEA?


Irakurri berri dut Pergola literatura aldizkarian Marta Goikoetxearen artikulutxo bat "Kresal usaineko euskal literaturari "buruz. Goikotxea andreak dioenez "Euskal Idazleen Elkartearen Hitzen Uberan weborrian azpimarratzen denaren arabera..." Nik dakidala delako weborrian "Kresal usaineko euskal literaturari " buruz idatzi duen bakarra nerau naiz. Eta, oraindik ere dudarik balego bezala, Goikoetxea andreak nire artikulutik honako esaldi motz hau nabarmentzen du: "ez dago itsas kutsuko idazle franko".
Ederto, pozten nau zuk irakurri izanak. Alabaina, zergatik ez didazu nire izena aipatzen zure irakurleek jakin dezaten noren lanean oinarritu zaren zurea egiteko? Zurea da, aitortzen dut, nirea baino guztiz jasoagoa, sakonagoa, txukunagoa, milaka aldiz gehiago nahi baduzu, nahi adina, alajaina. Halere, zer dela eta ez didazu nire izena nabarmentzen zurea iradoki dizun artikuluaren egileari nolabait eskerrak emateko edo? Hori ez al da kazetaritzaren lehenengo mailakoa? Ez al da gizalege garbia, zuzena, Marta?

Honaino idatzitakoa norbaitek egiaztatu nahi baldin badu, nik Hitzen Uberakoan idatzitakoa hona dakart beste behin ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario