lunes, 26 de noviembre de 2018

ELKARREZINTASUNAK



Joandako asteburu hau oso latza izan omen da gure bikotearen etorkizunerako. Larunbatean beste bikote bat bazkaltiar genuela nire emazteak bazkaltzeko gogoan zer nuen galdetu eta nik erantzun orduko zera bota zidan.

-¿Otra vez los mismos pinchos? Ya no innovas nada.

Baina, zertarako ezer eraberritzerik, hemen inork ez baldin badizkit behar bezala estimatzen egin ohi nituen pintxoak, ezer berririk saiatzekotan denbora pila alperrik galtzen dudalako sensazioa izaten baitut gogokoen izaten duten pintxo bakarra tchakarena baita, pintxoak berberak bereziki estimatzen ez baldin badituzte. Gauzak horrela, lehenengo platera arrain zopa prestatuko nuela erabaki nuen. Orduan, bigarrengoaz galdetu zidan nire emazte maiteak.

-¿Otra vez merluza en salsa verde?

-Ez al zaizu gustatzen?

-Psss, no especialmente. Y la salsa verde, pues qué quieres que te diga, no es que sea nada del otro mundo, casi prefiero la merluza tal cual con una chorrotada de aceite.

Bai, aho beste hortz, norekin ezkonduta nengoen galdetu nion nire buruari, nola zen posible hainbeste urte elkarrekin egon izana tamainako astapot... Nola liteke hain modu trauskil eta ardura/bihozgabekoaz saltsa berdeaz jardutea? Orduantxe asmatu nuen gure arteko amildegi gaindiezin bat ezari-ezarian zabaltzen ari zaigula oinen azpian. Ba al dago nik estimatzen ez dudan asturiar platerik? Ez, ez dago.

-Maiz ez dakizu norekin bizi zaren urte pila igaro arte...

-¿Qué?

-Nitaz aspertzen ari zarelakoan nago.

-Más tonto y no naces.

Zorionez, zapatuko bazkaria prestatu, zerbitzatu eta dastatutakoan saltsa berdea oso goxoa zela esan zidaten mahai-lagunek, emazteak barne. Horrebestez, eta batez ere hainbat kubata zurrupatu eta gero gogoeta eginez, maite ditudanon kritikei hainbeste garrantzia eman behar ez diedala ondorioztatu nuen, are eskubide osoa dutela nahi adina kritikatzeko, horrek amodioarekin zerikusirik ez duela, egiazko amodioa elkarrezintasunetan ere datzala, nire errezetategi murritzarekin baino...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...