viernes, 28 de agosto de 2020

BI ASTEOTAKOAK


Konfinatu dut nire burua terrazako bero sapapean
Itxialdia arintzen dit garagardo freskoak
Baditut gogoeta hordiak

Konfinatu ditut aurtengo ilusio beti alperrikakoak
Itxaropena deuseztatu dit porrotaren birusak
Badut patu beltz eta fidel bat

Konfinatu dut baten bati oraintsu arte nion estimu eskasa
Isiltasuna itzuli dit nire adiskidetasunaren ordain gisa.
Baditut ziplo ezezagun bilakatutakoak

Konfinatu ditut maite nituen uste eta fede gehienak.
Itsukeria balio izan didate azken urte guztiotan.
Badut lege gaurgero sinesmenik eza

Konfinatu dut sena pitxarrari zurrut egin ahala
Izugarri egiten dit kalte eguzki galdatan odolzteak
Baditut beste zerbetza batzuk esperoan.


-Esangoztazu noz egingo dittuzun bakiak nire amaz?

-Txarrixak hegan egin orduko!

-Ikusi dozu han goixan?

-Kagondio!


Galiza aldera goaz nire emaztearen loba jaioberria ezagutzera. Nire koinata albaitaria da. Haren etxean egon ginen azkenaldian zazpi txakur inguru (baliteke gehiago), hiru katu, hainbat oilo eta untxi, zaldi bat eta ez dakit zer beste animaliarik bizi ziren (gogoratu, gogoratzen dut aspaldi "hudo" bat ere izan zuela, haren orduko etxean geundela arratoi batekin nahastu genuelako...) Gauzak horrela, hain arraroa al da bart amets egin izana Noeren ontzian nengoela eta bat-batean, ahots bat "jaiki, jaiki hadi, nire ahiztarengana joan behar dugu eta!" etengabe esaka ari zitzaidala, Titanic pelikula gogora etorri izana ere tupustean? Badirudi, beti nire emazteak kontatuta, noski, ahizta erditu zenean berarekin egon zelako, nire koinata dexente potolotu egin dela azken bolada honetan. Dena esan behar da eta ametsen irakurketa zuzen baten alde, alegia. Halere, bai, badakit nik bai, piztietan ni handiena...




"Tenplua errespetatzeko eta higiene-arrazoiengatik lurrean tu ez egiteko erregutzen da".
Gero eta kezkatuago, atsekabetuago, etxetik egunik egun iristen zaizkidan berriekin zoritxarreko pandemiaren kontura. Horrenbestez, nola ez nabarmendu, behinik behin noraezeko konparaketak egite aldera, Aleako kazetari Estitxu Ugartek idatzitako artikulutxo hau: "Duela ehun urteko gripea: hain urrun, hain hurbil": https://alea.eus/araba/1596053013004-duela-ehun-urteko-gripea-hain-urrun-hain-hurbil Honatx ere lagintxo bat:
"Araba, epidemia egoeran
1918ko urriaren 12an deklaratu zuen Espainiako Gobernu Zibilaren Osasun Batzordeak epidemia egoera Araban, "herrialdeko herri gehienetan eta hiriburuan dagoen gripe izurriteari aurre egiteko". Heraldo Alavés egunkariak jaso zuen albistea, eta urriaren 14ko alean hartu beharreko neurriak zerrendatzen zituen agiria argitaratu zuen.
Ez zuten konfinamendua agindu, baina herrialdeko jarduera kulturala, soziala eta ekonomikoa geldiarazteko hainbat erabaki hartu zituzten. Besteak beste, trenbide konpainiei eskatzen zitzaien "gas bidezko desinfekzio-ganbera bat" prestatzeko, eta "bidaiariak ikuskatzeko eta desinfektatzeko" beste lokal bat atontzeko. Halaber, herriko traperoei debekatu zitzaien "udaletxeko zaborren biltegietan hondakinak jasotzea"; eta "alde zaharreko etxeetako etxadien artean dauden espazioak" egunero garbitzeko agindua eman zieten udal poliziei.
Bestalde, elizetako ateetan, "esmaltatutako edo kristalezko xaflak jarriko dira, behar den altueran, jendeak ateak heltzen dituenean eskuen zikinkeria ateen ertzetan ez uzteko". Gainera, elizako atarian honako agiria jartzeko agindu zuten: "Tenplua errespetatzeko eta higiene-arrazoiengatik lurrean tu ez egiteko erregutzen da".
Gripearen izurritearen aurrean erakutsitako "aurreikuspen faltagatik" hainbat sektoreren partetik kritika ugari jaso zituen garaiko Gasteizko Udalak, eta egunak joan ahala Osasun Batzordeak hartutako neurriez gainera erabaki gehiago hartu behar izan zituen. Hala, Plaza Berriko dantzaldiak bertan behera utzi ziren, trapuen dendak itxiarazi zituen, eta era guztietako ikuskizunak debekatu ziren. Horrenbestez, antzokia bera eta frontoia ere itxi zituzten.
Duela ehun urteko osasun krisian ere egon ziren herritarren beharren lepora etekin ekonomikoa atera nahi izan zutenak. Hala, Udalak eta Diputazioak kanpaina bereziak martxan jarri zituzten, adibidez, limoien birsalmentan aritzen zirenen kontra; halaber, esnearen prezioa igo zuten esne-saltzaileei isunak jarri zizkieten eta patatak pilatzen ari ziren herritarrak ere zigortu eta jakiak konfiskatu zituzten.
1918ko urriaren 26ko Heraldo Alavesek hala jaso zuen: "Gaur jarri ditu salgai Udalak ostegunean konfiskatu zituen patatak. Halere, alkateak jakin izan du zenbait saltzailek haurrak eta gazteak bidali dituztela patata horiek erostera, eta pertsona horiei 50 eta 100 pezeta arteko isunak jartzeko prest dago."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...