martes, 8 de septiembre de 2020

AZKEN EGUNOTAKOA

"Euskaratik mundura, eta ez mundutik euskarara. Zergatik ez alderantziz? (...) Niretzat euskara da amets bat egia bihurtuta..."

Susmoa dut Krimen Uriberi zeozer, edozer, aditzen diodan aldiro euskal irakurle bat diabetesak jota hiltzen dela, ez baldin bada lehenago, aldez aurretik, drogetara aldatu, noski.

Baina, ez egin kasurik, oso gaiztoa naiz, gorrotoz eta ondamuz beterik bizi naiz-eta.


Joandako asteburu honetan hitz eta pitz egon gara luze gure herrian hain hedatua edo nagusi begitantzen zaigun hezkuntza zein kulturarekiko arduragabekeriaz edota destainaz. Badirudi belaunaldi batzuetako zenbaitzuei euren seme-alaben hezkuntza, eta bereziki euren alabena, onura baino oztopo egiten zitzaiela, baliteke arrisku bat ere auskalo zertarako edo zergatik, zeren beldur, beharbada euren giza mailarengatik edo merezi ez zuten zerbait zelakoan zeudelako. Gauzak horrela akordura etorri zait ziplo aspaldi xamar aditu nuen testigantza hau, Arabako Legutio herriko Juana Elortzak kontatutakoa, beharbada hizpide genuen gaia ezin hobeto azaltzen diguna, hau da, irakurtzen bere kabuz ikasi zuen atsoarena bere aitaren borondatearen kontra, benetan adierazgarria: "eskolan botaten euresen liburuek erretako, saharrak, liburu saharrak, ta nik hartzen nebasen ta etxera erun leitzeko..."

<iframe width="640" height="480" frameborder="0" src="https://ahotsak.eus/legutio/pasarteak/leg-011-002/embed/widget" scrolling="no" id="iframe" mozallowfullscreen webkitallowfullscreen allowfullscreen></iframe>


-Nor gara gu? Zer gara gu?


-Gainerakoak edozein huskeriarengatik errukigabe kritikatzen ditugunok?

-Eta? Ez al gara gu hain perfektuak, ez al dugu, beraz, eskubiderik?

-Bai horixe! Hori da gainera gure gurutzea.

-Zein?

-Bikainegiak garela, berez akatsgabekoak.

-Horrenbestez, nola ez kritikatu behar etengabean gainontzekoen berezko eta amaigabeko akatsak?

-Inork ez gaitu ulertzen.

-Inork ez gaitu agoantatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...