viernes, 18 de septiembre de 2020

AZKEN EGUNOTAKOA



Euskal jatorrismo saleroso-superkonzentziatuaren enegarrena...

Samuel L. Jackonek Trump euskeraz popatik hartzera bidali zuenetik ez dakit zenbat aldiz ikusi dudan delako albiste benetan txatxua, hutsala, euskal hedabideetan, gaur bertan hainbat iritzi artikulu euskarazko munduaren txikitasunaren neurria ezin hobeto adierazten duen bildumara gaineratzeko. Gaurko batean, ordea, honako perla hau leitu berri dut, idazlea kexu zegoen Samuelek Trump antzarrak ferratzera bidali ostean esapide homofobo bat hautatu zuelako. Horrebestez, hainbat aholku ematen dizkigu, bai, bide zuzenetik bazter ez gaitezen, beti zintzo joka dezagun, aspaldiko abade zintzo eta errukiorren modura:

"...baina euskarak ez du homofoboa izan behar. Euskarak, gure hizkuntza den neurrian, gure mundu ikuskera definitzen du, eta horrek ez luke matxista, supremazista, klasista... izan behar"

Bai horixe, hau ere gure gaur egungo itxurazalekeriaren neurria. Zoazte zuek, gaur egungo abade, fraide eta serora berriak, popatik...! 



Kontuz serioekin, kontuz esaten edo egiten duzun orori muzin egiten diotenekin, kontuz portaera edo inteligentzia ziurtageriak barra-barra banatzen dituztenekin, kontuz inoiz barre egiten ez dutenekin denbora beti alperrik galtzea delakoan, kontuz euren musuetan irri zuriak marrazten dituztenak okerrenak baitira, faltsu-faltsuak, ez dute esaten, ez, baina etengabe edozein huskeriagatik epaitzen zaituzte. Kontuz bizitza atseginagoa egiten ez dizuten guztiokin, izorratu baino ez dizute eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...