viernes, 30 de octubre de 2020

AZKEN EGUNOTAKOA


-Pandemia, lurrikarak, luiziak, atentatuak, faxismoaren gorakada, Manuel Vallsen adierazpenak, azken Euskadi Sariak!!! Noiz, baina noiz bukatuko da 2020? Posible al da oraindiokan ezer okerragorik suertatzea?

-Bunburyren azken diska omen?

-Ez naiz urtarrilera arte iritsiko!


-Bai, Mariasun, egia da. Badakigu debekatutako taldeak 6 lagunetik gorakoak direla. Baina... eske... beitu, neska, oso nekagarria zara koroabirusaren gaiarekin, beti Illa gora, Simón behera, txinatarrak, txertoaren iruzurra, Miguel Boserena...

-...

-Ze diktadura eta ze diktadura ondoko; zeu zara, Mariasun, betiere kexaren bat aho puntan izaten duzula, kontura ez baldin badator ere!

-...

-Ezetz, Mariasun, benetan, ez duzu premiazkoa PCR bat egunero egitea gurekin batzeko. Esan badizugu arazoa...

-...

-Salduak? Pentsa nahi duzuna, neska!


 -Aupa, Irantzu Lekue naiz. Koloratzaile lan egiten dut. Estibalitz zein Armentiako elizak oso zuriak begitantzen zaizkizula, Oteizak Arantzazun egindako estatuak oso itsusiak, Donostin Chillidaren Haizearen Orrazia oso iluna, Bilboko Guggenheim eraikina oso hitsa, Escorialeko Jauregia oso zurruna, Granadako Alhambra oso aspergarria edota Egiptoko Piramideak zein Txinako Harresi Handia oso lauak. Hemen nauzue nire zirriborro koloretsuen bitartez alaiagoak egitearren, baita zuen begi aspertuak alegeratzearren ere.


-Eta artelanen jatortasun zein euren egileekiko errespetua?

-Hori da zu bezalako zakil zaharren burgeskeria bat. Arteak beti iraultzailea izan behar du.

-Izorratzailea esan duzu?

-Zoaz pikutara, matxista zikin hori!

-Espero nuen, bai...

-Zorionez betiere egongo da kultura zinegotziren bat nire artea beste inork baino hobeto ulertuko duena...



-Nor gara gu? Gu gara gure auzoko Pandemiaren kontrako aditu batzordea!

-...

-Gure ondorioak? Diktadura baten mende bizi garela izurritea dela kausa.

-...

-Ez, ez noski, ez gara munduaren zilborra, badakigu gure inguruko herrialdeetan ere antzerako neurri zapaltzaileak hartu dituztela delako diktadura mundu osora hedatzearren.

-...

-Nortzuek? Txinatarrek, horiek dira birusa sortu dutenak gainerako herrien ekonomia suntsitzeko asmotan.

-...

-Bai, osasunak axola digu, noski; baina, "zeingotzau", noiz edo noiz, nola edo hala, denbora aurrera joan ahala, denok hilgo gara eta.

-...

-Burukoikeria zein arinkeriaren adituak garela? Barkatu, baina hori iraingarria iruditzen zaigu.

-...

-Lasai motel! Tragorik nahi?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...