viernes, 16 de octubre de 2020

EGUNOTAKOA


-Zorionak, Mariasun!

-Ze ba?

-Gaur Emakume Baserritarren eguna delako.

-Eta? Gu biok kalekume peto-petoak gara.

-Euskal Herrian denok gara baserritarrak nola edo hala.

-Nola???

-Tira ba, ez baldin bada izatez, bai behintzat bihotzez.

-Nik dakidala ez dut nire bizi osoan baserri bat behin ere zapaldu. Ni lau etxeko herri batean urduri jarri ohi naiz.

-Hara bestea, zu ez bazara baserritarra, zure guraso edo aitaita-amametako baten bat aurki.

-Ezta hori ere, nire aitaita-amama guztiak dendariak edota artisauak izan ziren.

-Orain ulertzen dut, noski, zu hain abertzale epela izatea, hain... hain sasi-euskalduna.

-Eta nik zu zaren mitozale mentsa...

-Maskararekin ala maskara barik bizitza gure artean antzerakoa ez balitz bezala.


-Nolatan?

-Batere graziarik gabe zein etengabe aspertzen edo lotsarazten gaituen komedia bufa bat.



-Mariasun, berriro esango dizut: ez al gara apurtxo bat exajeratzen ari?

-Ezta hurrik eman ere! Coronavirusagatik bakarrik balitz!

-Eskarlatina berriaren mehatxuaz ari zara, ezta?

-Ez, beste gaitz guztiz okerrago, zitalago, arriskutsuago batez.

-Zein?

-Espainiar epaileak!

-Baina, horretarako ere maskara premiazkoa al da?

-Bai noski, izen-abizenekin eta guzti esan behar ditudanak esan eta gero inork ezagut ez gaitzan...



-Aizan, Mariasun: geurea pekatu al dun?


-Geurea Covid19ko garaiko amodioa dun.

-Hik badakin zertan ari naizen.

-Pekatua luken hi ez maitatzea.

-Ene, Mariasun, inork ez zidan sekula esan halakorik.

-Esaidan gauza bat, panposha: zergatik deitzen didan Mariasun etengabean? Ni Cate Blanchet naun!

-Ah, barkatu, maskara anoninatoa gordetzearren zelakoan nengonan.

-Eguneroko prentsa maizago leitu eta aditu behar huke, laztana.



 -Gurea egiazko zein bizi osorako amodioa duk, laztana?


-Ehhh, nik orain tragoska bat hartuko ninake

-Hik segi horrela ze halako batean higandik bananduko eta igeltsero batekin ezkonduko nauk

-Hain premiazkoa al dun mota guztietako gizonezkoak dohakabeak egitea?

-Ikusten? Agoantaezina haiz, mozkor arrail hori!

-Halako irain zein etengabeko errieta guztiengatik maite haut hainbeste.

-Ni ere ezin nauk hi gabe bizi.

-Nerea Arrien lagunari opa egindakoa.



-Ez dakit zenbat bider esan nion sare sozialetan gehiegi idazten zuela, ez zitzaiola komeni denetarik hitz egitea, ez zuela premiazkoa bere iritzia etengabean ematea.

-Denekin ondo konpondu gura baldin baduzu behinik behin, hobe duzu zenbait gai sekula ez jorratzea, politika kasuko.

-Egia esanda, inor ez sumintzeko katuen argazkiak eta gomendagarriena ei da.

-Ez pentsa, ba ote dago animalistaren bat hori animalien explotazio gupidabakoa dela leporatuko dizuna.

-Azken buruan denok urkamendira bidean!

-Orduan zertarako dira sare sozialak?

-Zure burua argazkian guap@ azaltzeko edota zure eguneroko huskeriak eta kontatzeko?

-Eta horrexek ere ez al luke inor suminduko?

-Akabo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...