viernes, 2 de octubre de 2020

EGUNOTAKOA


-Hara, hemen nabil, zirrindolarik zirrindola saltoka sare sozialetan bezala. Nekagarria, benetan.
 


-Bai ume alaia, polita, ederra, majoa, guapoa, xalau eta potxoloa. Zure familiaren eitea du, ezta?
-Mariasun, umeak ere maskara jantzita du!!! Denok daramagu!
-Horrexegatik diot, horrexegatik. Behingoagatik gezurrik ez esatearren.


-Segun nondik ikusten nauzun, edo beharbada zer nolako begiekin, pantera ala katu beltza izan naiteke. Ba, espainiar epaileek antzeko-parezido egin ohi dute euren epaietan; galdetu bestela Altsasuko gazteei edota Francoren ilobak jipoitu zituen txapelokerrei, egunero euren etxeetatik kale gorrira jaurtitzen duen jende xeheari edota denon sosen kontura eraikitako Bankiako zuzendariei, Torrari edota auzipetutako PPko edozein karguri, gutako edonori edota Emeritoari eta abar eta abar...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...