lunes, 15 de febrero de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA



-Baina hau ez al zen sudurretik?

-Bai, baina zuek ez diguzue samur egin nahi izan, eta guk berdin egitea erabaki dugu.

-Espero dut ezezkoa izatea, badaezpada, behintzat.

-Zer, PCR delakoa? Hori gero egingo dizugu, lasai..





AMETSEN AJEA

Hain ohituta nago etengabeko porrotetara
Hain kokoteraino gainontzekoen gutxiespenaz
Hain eginda nire inguruko esames gaiztoetara
Hain asebetea betiko borborkako huts-opilaz

Ezen ezer onik suertatzen zaidanean
Betiere ezkutuko adarjotze iraingarri bat,
edota desengainurako aukera berri bat
begitantzen baitzait etsiaren etsiaz

Gerora ere, serioski erreparatuz
etengabe hartzen nauen atsekabeari,
itsutzen nauen itxaropenaren absurdoari
edo gero eta ilaunagoak diren ametsei
botila bat ardo zabaltzen dut

Irteera bako labirinto ilun honetan
etsia dut mozkorkide makurra
irria kontsolamendu makala
hitza irtenbide erdipurdikoa
Egiazkoa den bakarra biharamuna

* Margolana: Dorleta Ortiz de Elgea
Mihise gaineko teknika nahasia.
28x35 cm




Xelebretik ergelera dagoen aldeaz.

Antza Van Morrisonek pandemiari aurre egiteko neurri zein murrizketen kontra printzipioz eta "sasi guztien gainetik eta odei guztien azpitik" daudenen gorazarrea idatzi du.

No more lockdown
No more government overreach
No more fascist police
Disturbing our peace
No more taking our freedom
And our God-given rights
Pretending it's for our safety
When it's really to enslave
Who's running our country?
Who's running our world?
Examine it closely
And watch it unfurl
No more lockdown
No more threats
No more Imperial College scientists makin' up crooked facts
No more lockdow

Nik aspaldi-aspalditik maite izan dut Morrisonen musika. Izan ere, baditu kantuak nire bizi-diskografiaren parte direnak bihotz-bihotzez: Goria, Brown eyed girl, Broght side of the road, Into the mystic eta batik bat Have y told you lately. Auskalo zenbat aldiz adituak bizitzaren momenturik mengelenetan, hots, (des)amodio-minak eraginda eta.

Jakin badakit ere irlandarra oso tipo xelebrea dela, egoskorra, ipurterrea, zakarra... Hortaz, ez zait baterre harritzekoa Morrison pandemiaren kontrako murrizketa zein neurri guztien kontra egotea, hau da, ez baten bat edo, guztien kontra baizik, pandemiarik ez balego bezala, agintariek inolako neurririk edo hartu behar izan ez balute bezala; eta ez dut duda zipitzik ere: Morrisonek nahi bezala egin balute, bera segituan kexu azalduko zatekeen aurrenekoa, politakariek pandemia geldiarazteko batere egin ez dutela kausa. Eta hau guztiau, jakina, pandemiak haren kontzertu egutegia zapuztu egin duelako, hau da, negazionista gehienen modura Van Morrison bere zilborrera begira begira baino bizi ez delako.

Horixe da xelebretik ergelera dagoen aldea. Halere, susmoa banuen aspalditxotik ere, batez ere honako pasadizo hau leitu nuenetik, besteak beste:
Behin batean, kontzertu baten erdian, entzuleetariko emakume gazte batek Brown eyed girl eskatu zion. Haserre zegoen Van Morrisonek erantzun zion: “Ez dut abesti madarikatu hori abestuko. Zer arraio uste duzu, arrakasta handiko taldea garela?" Abesti bat geroago, kontzertua amaitu zuen haserre eta mozkorrik.

Bestalde, eta konfinamenduaren kontrako kantura bueltatuta, ez dut uste Van koitauak behar beste ausarta izan denik, nik esango nuke dexente kokildu dela letra idazterakoan, ez baitio izenburu gisa bere kantuari ipini:
Long live death! 






 -Ba gezurra badirudi ere, pandemiak eragindako itxialdiak dexente lagundu digu elkar hobeto ezagutzeko. Egia esanda, nik uste dut hilotan izugarri sakondu dugula bikote bezala, gaur arte elkarri buruz ez genekien gauza pila ikasi egin dugu. Gurea inoiz baino sendoagoa omen da. Ezta hola, Markel?


-Markel?




Ni Gasteizko nekazal eremuko herrixka batean hainbat urtez bizi izan naizenez (eta oraindik ere bertan nire ama bizi denez, baita ni ere urtearen zati handi batean) grazia handia egin didate Nieves Kintana Gasteizko Kontzejuen Elkarteko presidenteak ALEA aldizkariari, konfinamendu perimetrala dela medio, hiritik herrietara joan ohi direnen errespetu faltari buruz egindako honako adierazpenok, benetan xelebreak eta zeharo sinestekoak, xelebreetan xelebreena txirrindulariarena duda apur barik (nik ere hamaika konta nitzake...):

"Bai. Pandemia hasi denetik gizalegearen kontrako jarrerak ugaritu egin dira gure herrietan. Guk, berez, nahiko ondo bizi izan dugu egoera, herri batean bizitzeak pribilegio batzuk dituelako; baina jendearen inbasio hori izugarria izan da. Gasteiztik irten eta gainerakoa legerik gabeko hiria dela pentsatzen dute askok. Eta horrek asko gogaitzen nau. Maiatzetik uda bitartean, esaterako, arazo asko izan genituen ureztatzeko putzuekin, debekatuta egon arren jendea bertan bainatzen zelako. Horrez gain, mendietan ere elkartzen ziren botiloia egiteko, eta familia osoak landatutako lurretan sartzen ziren askariak egitera eta kanpatzera. Udazkenean, gogoan ditut Otobarren edo Monasterioguren bezalako herriak jendez gainezka. Asteburu batean, Uribarri-Dibinara joan ginen uzta biltzeko makinarekin, eta ohiko bideak txarto aparkatutako ibilgailuz beteta zeudenez, lursail-bide batetik joan ginen; eta txirrindulari batek errieta egin zigun nekazaritzako ibilgailuek lehentasuna duten bide batean. Gerora, urte berriarekin, elurra heldu zen, eta berdin. Nekazari batek 300 lagun inguru zenbatu zituen landatu berri zuen lur batean."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...