Galdera da, ETAren buruzagia izan zen euskal idazle baten epaiketaren kontrako gutun bat sinatzen dutenean, zu ETAk bere agindupean akatu zituen 120 lagunak gogoratzean Ezker Abertzaleak etengabean aldarrikatzen dituen "konponbidea eta bakearen" etsaia bihurtzen zara atoan? Galdera da, delako gutuntxoa sinatu duten euskal idazleok noizbait jokatu al zuten ETAk zenbait hamarkadatan zehar mehatxatu zituen idazle edo liburusaltzaileen alde? Galdera da ere, nolatan uzten dute ETAren buruzagi errukigabeko odoltsu baten aldeko elkartasuna aldarrika ari diren idazle guzti horiek euskalgintza gainerako euskaldun zein erdaldunen begien aurrean? Ez al da nabarmenegia idazle askok Antza "tribukoa" delako sinatu egin dutela zer eta nolakoa izan den aintzat hartzeke? Azken galdera: noiz arte lotsagorritu behar izango gara hainbat eta hainbat eta hainbat euskal sortzaileren ETAren biktimekiko soraiotasunaz edo mesprezu garbiaz, zer dela eta nahasten dute gure hizkuntza eta herriarekiko atxikimendua, baita abertzaletasunarekikoa ere, ETAren krimenen salaketarekin? Eta benetan bitxia bezain etsigarria dena: zergatik jotzen dute inork inoiz eta inola euren erabakia gaitzetsi ezin balie bezala?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario