lunes, 16 de mayo de 2022

EZGOGOA


 Eta beti denetarik iritzi suharren bat izan beharrean,

ezgogokoaren aurrean ixilduko banintz
Eta beti guztiekin ezein huskeriaren kontura asaldaduko beharrean,
hitz ergelei entzungorrarena egingo banie.
Eta beti nahitaez sumintzen nauen orori aurre egin beharrean,
gaurgero jabetu ez banintz bezala egingo banu.
Eta beti nire buruari ezinbestez eta tai gabe erreparatu beharrean,
nirea baino guztiz argiagoak badaudela gogoratuko banu.
Eta beti edonon nire kontrako esku betz bat ikusi beharrean,
nire patua nik neuk sustatukoa dela gogoratuko banu.
Eta beti alperrikako amets zein asmoetan ibili beharrean,
naizen alper alu hori behin betiko onartuko banu.
Eta beti hauek bezalako bertso txarrak idatzi beharrean,
ganorazko zerbaitxo irizpidera ekarriko banu...
behingoagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...