martes, 12 de septiembre de 2023

ESKUMAKO SORORITATEA


 


    Bertrand Russel filosofo eta matematikari britainiarra hitzaldi politiko bat ematera gonbidatu zuten emakumeen klub kontserbadore batean. Bertranden predikua ezkerrekoa zenez, eskumako andreek eskuetan zeukaten guztia bere kontra botaka hasi ziren. Ezer larriagorik saihesteko eta batik bat filosofoa erreskatatzeko, guardia bat haserre, sutan, zegoen emakume multzoa baretzen saiatu zen:

– Emakumeok, baina, baina, matematikari handia da!- aldarri egin zuen.- Baina, baina, filosofo handia da!- nabarmendu nahi izan zuen alper-alperrik.

Azkenik, guardiak oihukatu zuen:

– Baina, bere arreba kondesa ospetsu bat da!

Orduan aretoa behingoan lasaitu zen eta Bertrandek lepoa salbatu ahal izan zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...