lunes, 18 de septiembre de 2023

IVAN LENIVISKY NERVOKOK

 


 - Iritsi berri zaigu Donostiako Zinemaldira Ivan Lenivisky Nervokov zinemagile eta disidente errusiarraren azken pelikula. Vladimir Putini buruzko satira bat.

- Hara zer! Oso aproposa, ezta?
- Ez dakit ba. Charles Chaplinek 1940ean egindako The Great Dictadorren kopia peto-petoa ematen du, ez baldin bada pelikula berbera.
- Egia esanda, Nervokok oso fama txarra du zimenaren munduan; alperrontzi hutsa omen da, baita oso kopeta handia duela leporatzen diote ere.
- Beharko, bere aurreko hiru pelikulak, Sadam Hussein, George Bush eta Kim Jong-unen gaineko satira bana, The Great Dictatorren kopia garbi-garbiak omen ziren.
- Baliteke ere jenio bat izatea.
- Baliteke, bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EUSKAL IDAZLE IKONIKOA

        - Bart gauean azaldu zitzaidan ametsetan Gabriel Arestiren mamua. - Zer ba? - Euskarazko idazle inonikoaren dekalogoa ematearren. - ...