lunes, 2 de octubre de 2023

TORTOKEN GAINETIK SALTOKA


 

    Bizitzan benetan zorionsu eta libre izateko euren gainetik saltoka atzean utzi beharreko tortoken zerrenda xumea:
- Senidetasuna zein ustezko adiskidetasuna aitzakia txikitatik eurek ez bezala pentsatzeagatik, jokatzeagatik edota batik bat bizitzeagatik etengabe gaitzesten zaituztenok,
- Zureari buruz, eta betiere lagun zaituztela aldarrika, sekula ez onerako, ez eta txarrerako ere, inolako hitz zehatz edo zintzorik izan ez dutenok.
- Zu sekula eta egiatan ez ezagutu arren, zuri buruzko uste ustelari, kosta ala kosta eta batik bat egiaztatzeko edo sakontzeko esfortzu ñimiñorik egin gabe, ezer baino lehen klitxeak zein aurreiritziak irizpide bakarra dituztelako, eusten diotenok.
- Zu garai txarretan, ezbehar edo bizitzaren nahigabeen aurrean, guztiz kontrakoa adierazi nahian edo, betiere irriño bat disimulatu ezinean egon direnok.
- Zure itxura, jatorri edo dena-delakoagatik epaitzen/sailkatzen zaituzten guztiok
- Dena agindu bai, eta bat ere bete egin ez dizutenok.
- Inoiz benetan zaren hori barkatuko ez dizutenok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EUSKAL IDAZLE IKONIKOA

        - Bart gauean azaldu zitzaidan ametsetan Gabriel Arestiren mamua. - Zer ba? - Euskarazko idazle inonikoaren dekalogoa ematearren. - ...