TAXUZKO POETA BAT


 

     Taxuzko poeta batek beti gainerako poeten lana gutxietsiko du ezinbestez.

     Taxuzko poeta batek bere miresleen poesia bakarrik goretsiko du eskerronez.

    Taxuzko poeta batek lau katuk baino ulertua izateko idatziko du harroputzez.

Taxuzko poeta batek poesia zen den ulertzen duen bakarra aldarrikatuko du bide batez.

Taxuzko poeta batek gainontzekoen poesia ulertu ezin duela ebatziko duela bekaitzez.

Taxuzko poeta batek bere kastako azkena dela baietsiko du zinez.

Taxuzko poeta bat ez ote da poeta ona izango; baina, denok poetatzat hartuko dute zoritxarrez.

Comentarios

Entradas populares