domingo, 6 de octubre de 2024

LAUTADAKO MAMUA


 

       Gutxienez 200 orrialdetik gorako nobelatxoak idatzi ohi dituen Xabier Montoia gasteiztarrak ozta-ozta 110 erabiltzen ditu ia denok, gainerako gasteiztar gehienok bai behintzat, ezin ezagunago dugun Juan Diaz de Garayo Sacamantecas goitizenekoaren istorioa kontatzearren. Horrenbestez, ezin uka Montoiak Sancamantecasen kontakizuna izugarri txukun, dotore, bere laburtasunean borobil, balekoa, euskaratu egin duenik, ez. Gauzak horrela, Montoiak delako istorio jakin beltz itzelaren kontura (ah ze pena, gure hiri zein garaiko beste serieko hiltzailearekin, Koldo Larrañagarekin, nahastu balu nolabaiteko konparaketa historiko-soziologiko bat edo egite aldera!) narrazio zinez mamitsu, gogoetatsu, literaturaki aberatsago, joriago bat egiteko aukera erabat alperrik galdu egin duelakoan nago, hau da, gaurdaino bere aurreko nobela ia guztietan horren maisuki egin ohi izan duen bezalaxe, alafede. Nagiak ote?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...