viernes, 18 de octubre de 2024

LEIRE


 

   Maiteminduta nago Leirekin -platonikoki diot, jakina- telekate batean lehenengo aldiz ikusi nuenetik oso. Izan ere, Leire dut nire ametsetako neska kuttun eskuraezina, sekula inolako sexu-asmorik gabe, ondo asko eta maiz ere zoriontsurik ezkonduta bainago. Esan nahi dut aldian-aldian nire ametsetan Leirekin hitz aspertuak egin ohi ditudala, beti euskeraz, noski, Leireri euskeraz aditzeak zoratzen nau eta, -ixa-ixa bere begi urdin ederrek bezainbeste- hainbat txorakeriaren kontura. Azken aldiotan ere beti gauza berbera galdetzen nion:

- Hi ez al haiz aspertzen, nazkatzen, La Orejaren abesti gatzgabe eta melengak etengabean kantatu behar izateaz?
- Ni beti eskertuta egongo nauk...
- Baietz ba; baina, hi oso neska jatorra, zintzoa, azkarra bipila haiz, musikan edozein egitasmori aurre egiteko gauza; hortaz, ez al hau atsekabetzen ñoñostiartasun gorenaren ikurra den talde baten ahotsa izatea?
- Ni ezer baino lehen behargin nekagaitza nauk.
- Ondo ba, ulertzen dinat, benetan; baina, ez al dun uste Amaia Monteroren itzalpean bizitzeak ez dinala inolako mesederik egiten, hik gehixeago merezi dunala?
- Nik beti umiltasunez...
Tamalez, edo hobeto esanda zorionez, nire aburuan behintzat, La Orejako ñoñostiar peto-petoek Leire kaleratu omen dute oso mudu zakarrez eta betiere, Amaiak eurekin sekula bueltatuko ez zela hamaika aldiz baietsi eta gero, hau da, San Pedrok Kristori esan baino gehiagotan. Zer dela eta, Leire maitea? Horixe delako, laztana, zu bezalako egiazko artista pusken patua; gainontzekoen edertasuna, zintzotasuna, jatortasuna, bipiltasuna eta abar gorrotatzen dituzten erdipurdikoen biktima izatea.
- Baina, Txemita, hiri hainbeste axola al dik La Orejaren etorkizunak?
- Niri? Baterez. Izan ere, nik ia inoiz ez dut XXI mendean egindako musikarik entzuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...