viernes, 11 de julio de 2025

BABESTU BEHAR NAUZU

 


    Urtero bezala jaiotan

Etxe handian jaiki orduko
irten egin naiz entzerrutik.

Ez naiz Sanferminetako zezena,
Ez eta bart orori men
egiten zion betizu otzandua ere.

Ohiko oroiminak akuilaturik
Oskarbiaren bila mendian gora,
Nirea ez den ainubetik ihesi.

Dena da hemen, besteon
infernutik at, hain ederra,
hain garbia, librea eta lasaia.

Esadazu zuk, zure bizitza ere
Batailaleku bihurtu zenuena,
Merezi ote beti atezuan bizitzea?

Mantsoa naiz zezen suminduen artean
Marruka bainoago elkarri eginez min,
borrokak errukigabe irabazteko zain.

Asper eginda bukatzen ez diren
gerra txiki eta irabazgaitzetaz,
Etxera itzuli nahi duen koldarra.

Mundua gero eta makurragoa,
Gizadiak ez du barkamenik.
Bai, babestu behar nauzu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PESADILLA PLAYERA

       - ¿Es que este verano no vamos a pisar la playa para darnos el baño de todos los años? - ¿Dónde, cómo? Estamos en temporada alta. - ¿...