lunes, 24 de abril de 2017

NEKEA



Bukatu dut etxeko garbiketa. Puskatu zait aspiragailua azkenez, ez dakit zenbat bider belaunarekin talka egin dudan etxeko izkina guztietan, zangoak ditut erabat matxuratuak, bizkarra gaizki tolestu dut beti bezala eta ondorioz lur jota nago, emazteak etengabe errieta egin dit auskalo zer dela eta -edozein gizonezkok bezala bost minututik gora berehalaxe deskonektatu egin dut, jakina-. Oraintxe bertan garagardo bat gozatzen ari naiz etxeko terrazan eta laster iganderoko bazkaria prestatuko dut lasai askoan laurondako. Gaur Liburuaren Eguna da, eta, hamahiru liburu argitaratuak izanagatik, besteak beste herriko liburutegirik garrantzitsuenetan dauden bakan batzuk, baita urtero bezala ere, nire herriko hedabideek ez naute aipatu ere gure lurraldeko idazleen zerrendan. Ez naiz, ez, inongo profetarik izateko jaio, ez eta gogorik ere...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...