miércoles, 24 de mayo de 2017

OPARITXOAK


Senarra haurren eskolatik bueltan emazteari galdezka.
-Bakizu zenbat euro ifini biher izen doten geure txikerran ikaskidean urtebetze festarako?
-Guraso guztiok hogeina euro.
-Eta ez jatzu larrei iruditzen, zer dala eta hainbeste?
-Amak bidaldu zigun whassapen bidez bere semeak desira zituen oparitxoen zerrenda.
-Oparitxuek? Ene, zenbat guraso daz? emun daigun hogeika, hau da, guztira 400€ inguru, umia Eurodisneyra bialtzeko beste eta PS4 bat erosteko beste hainbeste...
-Aizu, Txabi, ez al duzu uste exajeratzen ari zarenik? Gonbidatu gaituzte, ezin genuen ezetz esan.
-Exajeretan nabilela? Eta gonbidaketan bagaittue gurasoen ezkontzara, eztei-biajia be pagauko dotziegu?
-Zuk badakizu nik bezain ondo badagoela ohitura, aspaldiko partez, ezkontzetako gonbidatuek diru kantidade bat banku korrente batean sar dezaten.
-Eneeee, eta urrezko ezteietarako hondartza ondoko txalezitue edota 4x4 barrixe be ordaindu biher guskie?
-Benetan Txabi, ez nekien nik arrasatearren zikoitz fama norainoko egiazkoa zen, zeinen esku laburra zinen.
-Ni eskulaburre? Ezta pentsau be. Oin bai, gauzak horrela hurrengo urterako ezkonketaz pentsetan hasi behar gitzake gu be bai...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...