miércoles, 17 de mayo de 2017

EUSKARAZ EGITEAGATIK ARAZOAK

Gasteizen -Iruñean edo beste edozein euskal hiriburutan bezala- zaudela eta euskara irizpidera ateratzen dela betiere gure hizkuntzaren kontrako norbait azalduko dela, hau da, euskara biziki gorrotatzen duen norbait, berdin da zer dela eta, baina bada gauza guztiz arrunta gehienbat erdalduna den gizarte batean. Eta bada ere, nire ustetan behintzat, guztiz zilegizkoa euskararen kontra egotea inor ezin baita behartu ezer maitatzera, irakatsi, limurtu, bai, baina behartu inola ez. Euskal gizartea oso anitza omen da, eta aniztasun horren parte euskara gorrotatzen duten euskal hiritarrak dira, nahitaez onartzekoa. Halere, ezin dugu onartu gezurra, edo are zehatzagorik esanda, egia-ostekoa (zorioneko "postverdad"), hau da, egia atsegin ez dudanez nik asmatu eta sinetsi egiten dut komeni zaidana, horrela zuritzen ditut nire korromioak eta. Badugu, beraz, "egiaosteko" horren adibiderik ezin argiagoa gaur egun euskarak Araban sufritu zuen zapalkuntza ezeztatzen dutenak, hori edo euskararen galera erabat borondatezkoa izan zela baieztatzen dutenak, sekula egon ez zela kontrako politika edo girorik, are euskara Araban inoiz mintzatu ez zela, hori euskal nazionalisten mito hutsa dela, kanpokoen inposaketa. Zorionez baditugu mota guztietako testigantzak egia eta egiaostea ezin hobeto bereizten dituztenak. Nik hona ekarri dut ahotsak.com webean Legutioko Maria Jesús López de Bergarak utzitakoa: "Euskaraz egiteagatik arazoak". Jakina, denok badakigu aldez aurretik egiaostekoa atsegin duenak, gehienetan komeni zaiolako bere aurreiritziak indartze aldera, inoiz amore emango ez duela bere ustean, usteak erdia ustel eta gehiago ere bai.

"Kritiketan euskalduneiri auzen auren artien! Juan nitzenien etxera, lelengoko lana ein nebana esan nutsen: “Ama, niri ez ein euskera, e! Niri ez, ze burgalesenien esan daubie euskaldunak garela tontuak!”
..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...