martes, 17 de abril de 2018

6012 - KARLOS LINAZASORO




"Pixkana-pixakana, zinegotzi guztiak iristen joan ziren: Alderdikoak, Eskerzaleak, Sozialistak, Batasundarrak eta Karlistak. Denak ikaratuak, denak urduri. Presidenteak bulegora sarrarazi zituen eta, aurpegiera serioz, egoeraren berri eman zien.

-Bonba bat daukagu hor kanpoan, bonba atomiko txiki bat. Zisterna aztertzen ari dira oraindik, badirudi ez daulaka lehertzeko arriskurik. Baina gauza seguririk ez dago. Denak lanean ari gara."

6012 - Karlos Linazasoro

Hara hemen Karlos Linazasorok egindako estraineko egiantzekotasun ariketa, berak hor nonbait esan duenez bere aitari egindako gorazarrea, txikitan bizi, pairatu behar izan zuen egoera benetan larri baten kronika. Nobela laburra, nik duela pare bat egun ziztuan leitu nuen, eta ez da harritzekoa idazkera arina bezain landua, taxuzkoa begitandu zaidalako, baliteke ere Linazasorori orain arte irakurri diodan oro oso bestelako tonu batekoa izan delako, esan dezagun nolabait surrealismo zirtotsu/umoretsura emanagoa. Alde horretatik goraipatzekoa da egileak egindako esfortzua berez erdi/sasi kafkianoa edo omen izan zen pasadizo, istorio bat, bere onetik atera ez izana egiantzekotasunari zor, beharbada egin nahi zuen omenaldiari ere bai. Eta hala eta guztiz ere, nik uste Linazasororen estilo oso propio, berezi eta batez jostalariaren hainbat traza, printza, zipriztin ere antzeman ditudala liburuan zehar, zela bi pertsonai nagusiren arteko solasetan, zela kontatu ezin dudan bi pertsonai nagusiotako baten bukaeran. Edonola ere, baldin badago liburuan zerbait azpimarratzekoa hori da aipatutako bi pertsonai nagusi hauen, presidente eta ikuskariaren, arteko harremana, esan liteke kontakizun ia osoa bion solasen inguruan ardazten dela oso mudu eraginkor eta baita hunkigarri ere batean. Eta zer esanik ez, liburuan zehar gertatzen diren gorabehera larri eta ero guztiak aintzat hartuta ez dago dudarik nobela honetan heroi bat suertatzen dela ezinbestean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...