miércoles, 4 de abril de 2018

IXIL HADI, JOSEMARI!


Nire amarenean naiz hutsaren hurrengoa.
Zerbait galdetzekotan beti nire emazteari,
Zeren nik edozergatik ahoa zabaldu ezkero,
Beti berdin: "Ixil hadi, Josemari!"
Nire bi semeei noizbait egiten badiet errieta,
Borrokan ari direlako edo auskalo zertan,
"Ixil hadi, Josemari",
Norbaitek edozer hizpidera ekarrita,
Nork bere iritzia bota eta nire txanda delakoan:
"Ixil hadi, Josemari!"
Denoi nire emazte zein bi semeen berri emango die zehatz-mehatz eta soil-soilik,
eta bazter utzi nauela erreparatuta:
"Ixil hadi, Josemari!"
Nire aspaldikoaz ari dela kontu kontari,
Eta haren gezurrak nabarmentzera noala:
"Ixil hadi, Josemari!"
Zer esanik ez gauza garrantzitsuetarako,
edota nireak behintzat azaldu nahi ditudanean.
"Ixil hadi, Josemari!"
Nola ez irudikatu, orduan, nire burua,
Adarrak inausi zizkioten zuhaitz txikia
zuhaitz handien iladaren atzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...